Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/02 18:47:12.663 GMT+2

Mahai-ingurua Andoainen

Ostegun honetan, urriak 5, arratsaldeko 19:30etan, mahai-ingurua egingo dugu Andoaingo Urigain kultur etxean (udaletxearen ondoan).

Gaia: Ardotxik idatzitako "Mentxakaren aitorpena" eleberritik abiatuta, egilea, garaia, liburua bera, eta hortik sortzen diren hainbat adar.

Parte-hartzaileak: Petxo Idoiaga, Emilio Lopez-Adan "Beltza". (Arantza Arruti ere parte hartzekoa zen, baina azken orduan ezin izan du)

Moderatzailea: Elixabete Garmendia

Edonor dago gonbidatuta mahai-ingurura, bereziki Ardotxi ezagutu zutenak, garai hartaz jakin-mina dutenak, liburua irakurri dutenak. Entzuteko ez ezik, hitz egiteko eta iritzia trukatzeko aukera ere izango dugu bertaratutako guztiok.

Ardotxiren lagunak

94140008

[Blogariaren oharra: Argazkia Karmele adiskideak egina da, Etenetan, 1. urteurrenean]

Nork: agurtzane.2006/10/02 18:47:12.663 GMT+2
Etiketak: lagunentxokoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak