- Askoz ere zailagoak dira topatzeko eta baita jarraitzeko.
- Askoz ere hotzagoak dira aurpegi bakoak diren heinean.
- Sinesgarritasunean galtzen dute.
- Izen-abizen barik errazago ateratzen dira mezuak, hau da, izen-abizendun blogak mimatuago edo daude ze nor zaren jakinda kritikak ere badatoz...
- Anonimoari erantzun bat uztea hartzailearen daturik gabeko karta bat bidaltzea modukoa da: Helduko da, baina ez dakizu zeini.
- Esaten duena bere zurruntasunean bakarrik hartu daiteke, hau da, ezin punta atera bere berri ez baduzu. Ezin irakurritako mezuari beste adibide erreal batzuk gehitu.
- Ingurukoak irakurle izatea oso nekeza. Norbanako bakoitzak badugu irakurle kopuru bat gu geu garelako bakarrik, izen eta abizen bat badugulako. Bizitza errealean badugulako komunitate bat.
- Ezagunak diren irakurleak asko laguntzen diote blogariari: bai blogean egindako erantzunekin; bai pribatuan bidalitako e-postekin.
- Ezin entzun kalean: "Gustatu zait atzo idatzi zenuena" edo "zelan esan zenezake horrelako astakeria!" edo "atzoko erretratua oso eskasa zen" edo "asmatu duzu titularrean" edo "pasatu egin haiz!" edo… Eta kritika guzti-guztiek laguntzen dute.
- Batzuk uste dute morbosoago direla ezkutuan. Bada gezur handia da. Ezkutuan daude eta ez dute horregatik bakarrik berezko erakarpenik. Ezkutuan daude eta kito!
- Susmopean jartzeko balio dezake. Irakurlearen galdera beti da bat: Zergatik gordetzen du bere nortasuna, zer edo zer izango du ezkutatzeko?
- Komunitatekideenganako errespetua: komunitate txikietan, behintzat, beste denek izen-abizenak dituzte, zein arrazoigatik sare-identitatea ezkutatu zure kideei ere?
Bloga izen-abizenekin abiatzea ia ezinbestekotzat jotzen dut. Gainera, zenbateraino zara ba anonimo? hori posible da?



Erantzunak
Ni hastekua nintzanian, anonimua izatia eskatu neban. Baiña eibar.org-n hori debekatuta dago. Anonimo izatia nahi neban lotsa haundixa emoten zestalako, neure buruangan konfiantzarik ez nekalako, eta jentia oso kritikua izango zala pentsatzen nebalako.
Guztiz kontrakua izan da: batzuk neri zalako hasi ziran irakortzen, holan irakorliak lortu nittuan. Izen bakua balitza, jarraitzaille gitxiago.
Bestetik, komunidade baten egotiak emon destan babesa ikaragarrixa izan da. Blogari batzuk ezagutzen ninduen, eta holan egin neban saltua. Eibar.org-ri asko zor detsat.
Eta azkenik, kritikak izan dittut, baiña onak. Ez dot egurrik jaso, eta nere bildurra horixe zan. Ez da nere bloga marabillosua dalako, irakorliak ez dagozelako "danari egurra" emotian alde. Kontrakua: txarra ahaztu, eta ona esan. Eta hori oso edarra da.
Nork: leire.2007/10/29 18:26:34.810 GMT+1
www.eibar.org/blogak/leire
http://munduari.blogspot.com/
Nork: Aitor.2007/10/30 17:46:05.373 GMT+1
http://munduari.blogspot.com/
Nork: Patxi.2007/10/31 10:13:46.882 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Laura.2007/11/06 11:16:25.807 GMT+1
Diozu: "Izena bera litzateke mezua, eta ez hedabidea." Nik defendatzen dut hedabidea ere jakitea edo blogen kasuan egilea jakitea. Editorial bat nire gustuetarako ontzat edo txartxat ematea ez dago bakarrik edukiari lotuta. Ez da gauza bera La Razonek edo Garak atera.
Arrazoi bakarra irakurri dut zure idatzian anonimotasunaren alde egiteko "nire izen benetakoak lerratzera eramango zuelako irakurlea": Ba ez dakit... hori bakarrik bada zuretako nahikoa... Nik aldeko gehiago ikusten dizkiot izen-abizenak emateari. Aldekoak: eraginean, zabalkundean, komunitatea osatzean, errespetuan...
Baina Laura, ni ez naiz inor inori ezer derrigortzeko. Bejondeizula!
Nork: Iban Arantzabal.2007/11/06 17:49:52.330 GMT+1
http://www.arantzabal.com