Neo Telebista Gorka Julioren hitzalditik

Gaurko arrasaldea hasi da Leireren lekaixo potente batekin. Gainontzekoon eskuko telefonoak kentzeko aitzakia izan da. Nahita egin du Leirek. šŸ™‚

NeoTB

Telebisten gaia izan du hizpide Gorka Juliok. Ondo, beti moduan. Goiena saiakeraz berba egiten hasi denean hasi naiz belarria zorrozten. Goiena saiakera? hau da hau tipoa! Badakit gustatzen zaiola Goiena eta ez gara saiakeragatik haserretuko. Interneteko telebistez jardun du gehienbat. Eta interesgarria, bai. Ohartxo batzuk jasotzea pentsatu dut gaiak erakarrita. A! eta argazki bat ere to, zuri-zuri eta wapo etorri dela ikusteko:

Argazkiak.org | Gorka Julio “Teketen” © cc-by-sa: sustatu
Legeak ez dira gehiegi sartzen Internet bidezko telebistan, baliabide gutxiren beharra dago eta aukera asko daude. Telebista Interneten ikustea da burura datorkiguna lehenengotik, baina badira bestelako ekimenak ereā€¦ esaterako:

  • Bideoblogak: udaberrigaldua da adibide bat, Joxi Sierraren ekimen bat.
  • Beste formato bat: Vidcast-ak (bideoa*rss) Miro moduko tresnarekin sartu gaitezke bertara. Lostin.blip.tv da adibideetako bat. Webgunea Blip-ena da, bideoak bertan daudeā€¦ baina bueno, zerbitzu txukuna dirudi.
  • Tubemogul da beste aukera bat. Bideoaren zenbat ikusle dauden ere ematen digu. Jarraitu dezakegu eta neurtu. Garrantzitsua estatistikena.
  • Streamin-a da beste aukera bat livestream.com erabilita erakutsi digu. Kamara bat eta mikrofono sinple batekin, edo webcamarekin. Jendeak parte hartzeko aukera ema. Livestreamekoa gure webgunetan ere erabili daiteke kodigoa itsatsita.
  • Bigarren fase bat litzateke zuzeneko streaming-a, baina edozein lekutatik, mugimenduan, kablerik gabe… qik moduko tresna batekin zuzenean emititu dezakegu gura duzuen lekutik. Eskuko telefono batekin nahikoa da. qik.com-en ere sortu daiteke kanala. qik.com/teketen kanalean ikusi dugu hiru segundutan areto honetan gaudenon flipatu aurpegiak. Nahikoa izan dira hiru segunduok badabilela ikusteko. Gero ura botatzea ere bazegoen eta ordenagailura ura bota eta kito! Hor amaitu du Gorkak bere hitzaldia.

Galderen tartea:

Galdetu dut GOITB ia ikusi daitekeen livestream-etik eta: baietz. Posible da mundura hedatzea telebista modu honetara eginda. Interesgarria. Telebista egiten dugunondako inplikazio batzuk ekarriko ditu modu honek… Sortuko dira kanal berriak, jende berriak, bideogile afizionatuak ikusi ahal izango dira, espresiobide berriak, albistegiakā€¦

Zenbat gauza ikasi ditugun gaur ere. Eskerrik asko, Gorka.

3 comments on “Neo Telebista Gorka Julioren hitzalditik

  1. Teketen(e)k dio:

    Eskerrik asko zuek egiten duzuen eguneroko lanagatik.

  2. arantzabal Iban arantzabal(e)k dio:

    Gorkak idatzi du bere blogean: teketen.com neotb-ren gainean. Aurkezpena ere jarri du bertan.

    Ekitaldiaren kronika eta bideo-laburpenak sustatu.com blog kolektiboan.

  3. bordaberria(e)k dio:

    Telebista edo vlog adibide bat: ikastube.com, Gorka Palaziok egindako hezkuntza bideo sorta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude