Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/30 16:51:41.256 GMT+2

Mundumira Elgetan, hauteskunde osteko asteburuan

Maiatzeko azkenengo asteburuan izango da (27, 28 eta 29) eta programa aurkeztu dute gaur. Mundumirako programa bete-betea dator eta Elgetako kaleak sekula izan ez duten jendetza jasotzeko prest daude.
MundumiraKartela
Plazan kokatuko da eszenatoki nagusia eta plazatik Salbador kalean,  goraino, munduko janariak dastatzeko aukera egongo da. Debagoieneko herrietan urter-urtero izan den artisautza eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak, ere izango dute lekua Maalako plazatxoan eta San Roke kalean. Espaloia Kafe Antzokian reggae musikako talderen bat eta baita hainbat dj ere izango dira.

Lau ardatz:
  1. Kalea da protagonista. Herriko kaleetan etengabe izango dira jarduerak, kolorez eta musikaz beteko dira. Besteak beste, izango dira gastronomia azokak, senderismo azoka eta munduko janarien jaima.
  2. Bost kontinenteetako musika. Munduko musikez gozatzeko aukera izango da; gaueko kontzertuak, kalejirak, egunez formatu txikiko ekitaldiak. Talde nagusia Los Delinquentes izango da, baina Kuba, Mozanbike eta Kataluniako taldeak ere izango dira, besteak beste.
  3. Mendia, natura, ondarea eta bidaiak. Aldi berean, eskualdeko ondare kulturala eta naturala ezagutzeko aukera ere izango da: senderismoko azoka, ikus-entzunezkoen proiekzioak, argazki erakusketak, ikastaroak, mahai inguruak, mendi irteerak, irteera kulturalak, Euskal Herriko Boulder txapelketa, BTT ibilaldia...
  4. Gizarte ekimena. Foro solidarioan eskualdeko eta Euskal Herri osoko Gobernuz Kanpoko Erakundeek garatzen dituzten proiektuak ezagutzeko aukera egongo da. Jaialdiko kamiseta solidarioaz ateratako dirua Debagoieneko GKEen proiektua bultzatzeko erabiliko da. Kamiseta ere polit askoa!

Nork: iarantzabal.2011/03/30 16:51:41.256 GMT+2
Etiketak: mundumira | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak