Asteburuan iPhone bat izan dut eskuetan. Hiru egunetan dale eta dale ibili naiz ukimen-pantailari zirrika. Ederra da, polita eta baita erabilgarria ere. Katxarroa, neska-katxarroa edo mutil-katxarroa esaten den adieran eta ez katxarrozarra!
Nik erabili dudan iPhonea ez dago salgai Euskal Herrian. Ez dakit Applen dendetan salduko denik ere. Telefono konpainia batek ere ez du jarri dendetan. Zurrumurruek diote Telefonica izango dela Apple etxeak aukeratu(ko) duen operadorea. Horixe gustatu zait gutxien. Urte lartxo dira Timofonica dirua lotsa barik kentzen…
Argazkia: Josetxo Arantzabal
Ahaztu Timoak eta berriz iPhonera. Nik hauxe nabarmenduko nuke:
- Teklatua: gehien harritu nauena da, duda barik. Zuk idaztea gura duzuna zer den badakiela dirudi. Antzarrak perratzera oraingo sms-ak bidaltzeko modua! Teklatu honek mila buelta ematen dizkio. (ñ-rik ez du eta guk bustidura hori asko erabiltzen dugu, baina :-)
- Nabigazioa: oso bizkorra, wifietara konektatzeko abilidadea du iPhonak (Espaloian eta Oñatiko Gaztelekuan oso ondo dabil). Safari bidez, ondo.
- GPS antzerako bat ere bada. iPhoneari nondik norakoa sartu eta segituan egiten dizu ibilbidea. Oñati-Elgeta sartu nion eta ematen ditu kilometro kopurua, ibilbidea markatu, satelite bidezko ikuskera ere badu, baita idatzizko azalpenak ere. Google earth-en antza hartu nion.
- Ukipen-pantaila: Atzamar bikin egiten dira zoomak, oso modu bizkor eta erabilgarrian. bertikalean eta horizontalean ikusi daiteke dena. Batzuetan modu batera komeni da eta besteetan bestera… telefonoari buelta ematea besterik ez. Efektu hau oso baziloia da.
- Agenda: iCal ezagutzen nuen eta horixe bera da. Ona.



Erantzunak
Nork: Imamon.2007/10/22 22:22:01.915 GMT+2
http://www.klikbikoitza.eu
Eta... noizko honi buruzko programatxo bat??? edo... publikoan demostrazio bat?? jejeje
Disfruta ezazu (batzuk iPod-az konformatu behar gara eta!)
Nork: AnttonP.2007/10/22 22:26:42.890 GMT+2
http://www.anttonp.net
- Imamon, ez da nirea, tamalez. Badakizu, gainera, oraindik ezin dela telefono moduan erabili...
- Antton, "nola bizi diren Goienako hauek..." iPhonearen mezu hori ez dut Canadatik idatzi, e? ;-) Elgetatik egindakoa da.
Ni anti-movil horietako bat izan naiz, baina egia esan, orain, iPhone hori desio bat bihurtu da. Nork oparituko zain geratzen naiz.Nork: Iban Arantzabal.2007/10/23 12:10:06.656 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Nork: Luistxo.2007/10/23 12:22:40.566 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo
El éxito del iPhone dispara las ganancias de Apple
La compañía de la manzana vende un millón de teléfonos móviles en EE UU en apenas tres meses
Nork: Sergio.2007/10/23 12:46:29.490 GMT+2
Erabili dudana AEBn badabil eta hemen ere funtziona dezan tranpeatua dago. Eta funtzionatzen du. Nik ez dut egin telefono frogarik, hala ere.
Ia egunen baten zenbakia lagunei ematen diedan :-)
Nork: Iban Arantzabal.2007/10/23 18:48:09.904 GMT+2
http://www.arantzabal.com
ikus
http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/2007/10/17/170746.php
Nork: Mac-ero.2007/10/24 13:18:28.519 GMT+2
Katxarro ederra da bai. GAUR8n Bilbomicroko sozioetako bati egin genion elkarrizketa bere iritzia jakiteko. Bideo osagarria ere sareratu genuen.
Appleberrin ohartu dira eta tramankuluak egindako ibilbidea ere marraztu dute.
Euskal Herrian merkaturaturatzen denerako, uste dut blogosfera euskalduneko hainbat "kide" dagoeneko bereganatuak izango dituela Jobsek.
Ondo segi!
Nork: haritz.2007/11/05 08:43:19.756 GMT+1
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/