Ez dago motiborik ez erabiltzeko:
- Ona da.
- Erabiltzeko erreza
- Bizkorra
- Duan (soft libria)
- Billaketa aurreratuak egitteko modua
- Hiztegi pillo bat
- Kontsultarako aukerak
Euskalbar Firefox-erako tresna-barrixa da (Explorerrekin bazabiz be denboria galtzen zare, aldatu firefox-era) , euskera-gaztelera itzulpenak egitten laguntzen dau, esaterako. Ingelesetik be bai.
Honek hiztegixok kontsultau leikez da batian: Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa) Eta baitta Bergara aldeko hiztegixa (ondio netkam.com-en). Euskalbar 3.0 bertsiñuan dago eta Addons.Mozilla.Org (AMO) webgune ofizialian topauko dozu.
AMOko arautegixak erabiltzaillien komentarixo positibuak eta landuak jasotzia eskatzen dau. Egin probia eta ez ahaztu komentarixua webgunian lagatzia. Euskalbarren lan-taldiak merezi dittu bai komentarixo positibuak eta baitta egindako lanaren errekonozimendua be.
Eskerrik asko Euskalbarlarixei.



Idatzi artikulu bat