Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/08/14 14:25:34.078 GMT+2

Bingen Zupiria: telebista da gaur egun euskara zabaltzeko tresnarik egokiena

Kultura Sailak argitaratutako "euskara hedabideetan: euskarako hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan" liburua amaitzea egin dut. Sintesi txostena aspaldi irakurri nuen eta txostenen bat edo beste ere bai. Goitik behera abuztuan irakurtzeko utzia nuen eta liburu interesgarri honen 338. orrialdera trenean heldu naiz. Bingen Zupiriak telebistaren garrantzia atalean:
  • Telebista da gaur egun euskara zabaltzeko tresnarik egokiena.
  • Euskaldun bakoitzak hiru ordu eta erdi ematen omen du telebistaren aurrean egunero.
  • Euskaldun ez direnak telebistara erakartzeko helburuari begira garrantzitsua litzateke eskaintzea puntako kirol emanaldiak euskaraz.
  • Eskatu TVEri euskaraz zertxobait egitea. Baita Cuatro, T5, A3…
  • TOKIKO TELEBISTAK. Etorkizun ilun eta zaila daukate. Nola finantzatu behar dira? Hemen argi eta garbi, ez dago jendearen eskari bat, ez dago bete gabeko behar bat. Ez dago merkatu bat, tokiz tokiko telebistak finantzatzeko. Egun, Espainian 1.200 toki telebista daude, eta denen artean merkatuaren %3 lortzen dute. Gaztelaniaz ez dute lekurik; euskaraz gutxiago.
Eta gu plato berriak egiten, errealizazio mahai guztia aldatu, kamerak robotizatu eta berritu… Telebista berri bat egingo dugu, hobetzeko. Esperantza badugu euskarazko telebista ikusiena izaten jarraitzeko Debagoienean, ikusiago eta autogestionatuago izatea helburua.

Abuztua08GOITB Abuztua08GOITB Abuztua08GOITB Abuztua08GOITB6 Abuztua08GOITB5 Abuztua08GOITB Abuztua08GOITB Abuztua08GOITB2

Nork: iarantzabal.2008/08/14 14:25:34.078 GMT+2
Etiketak: telebista goitb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak