Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/27 15:54:32.022 GMT+2

Egin dogu salto Debagoiena guztian


- Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi ditu egunero Debagoienean iazko neurketarekin alderatuz. CIES-en neurketa LTD-a zabaldu aurretik egin zen, Debagoiena guztira salto egin aurretik.

- Gaur egun, 56.000 lagunek ikusten dute astero Goiena Telebista. %14,5eko sharea dauka, hau da, bezperan Goiena telebista ikusi zuten %14,5ek.  

- Cuatro, TVE 2 edo Teledonostiren aurretik dago Goiena Telebista, eta TVE 1, La Sexta eta Antena 3tik oso gertu.

- Lurreko Telebista Digitalaren eskaintza zabalaren aurrean, indartu egin da Goiena Telebistaren posizioa eta erakutsi du ikus-entzule fidelak dituela. Kate gehiago daude, eta hala ere gora egin dugu ikus-entzule kopuruan.

- Beste telebista lokal batzuk beren esparruetan baino gehiago ikusten da Goiena telebista. bere esparru naturalean, Debagoienean. Hala, esaterako, Teledonosti %6,1ek ikusten du Donostian.

Papera ere ondo:

Goienkaria nagusi da, askogatik, Debagoienean paperekoen artean. 30.000 lagunek irakurtzen dute astero Goienkaria: egubakoitzetan zein astelehenetan.Bigarren papereko irakurrienari, El Diario Vasco-ri, 10.000 irakurle ateratzen dizkio Goienkaria-k gure eskualdean.

Internet da goranzko joera duen hedabidea

Hirugarrena da Euskal Autonomia Erkidegoan, telebistaren eta irratiaren ostean eta paperekoaren aurretik. 2004tik hona %265eko hazkundea izan du Internetek. Hedabide nagusi bihurtzeko bidean da, telebista eta irratiaren aurretik. Goiena.net 2.300 lagunek bisitatzen (bisita bakarra) dute egunero. Blog hau irakurtzen duzuenok ere egiten duzue zifra horrek gora egitea. Eskerrik asko.

Nork: iarantzabal.2010/05/27 15:54:32.022 GMT+2
Etiketak: puenting zubi-saltoa tdt goitb ltd | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Dedio! Horixe bildurra!

Nork: Jozulin.2010/05/27 16:50:40.062 GMT+2
http://www.blogak.com/jozulin

geroz ta handiago, geroz ta boteretsuago, gero ta zentsuratuago. lerrokatuago, ...

geroz eta beste guztien lako. 

kaka kaka eta kaka

Nork: edurne.2010/05/27 18:50:19.964 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak