Bederatzi euro ordaindu eta barrura. Lehen inpresioa handitasuna, oso da handia hipodromoa eta metro asko dira zaldiendako berde-berde prestatuak. Harmailak ere handiak eta jende multzo handiak hartzeko modukoak. Beteta zegoen lehen karreratik; Bigarren inpresioa hara doan jendeak dirua duen itxura ematen duela. Krokodilodun nikiak eta marradun alkandorak gura beste.
Heldu eta lehenengo gauza "nola jokatu" orritxoa eskuratzea. Bost modu apustuak egiteko... zoramena! Zer den biki irabazlea, zer den hiru ordenatuta apustua edo tripleta, zer bikiaren kokapena asmatzea... baina bueno, galdetu eta listo! Ba ez, galdetu eta lehen baino okerrago geratu ginen. Tripleta bat jokatu ostean konturatu ginen ia ezinezkoa zela asmatzea. Bigarren karrerarako berriz galdetu beste bati eta jantziago. "Hipodromoko kokapena" asmatzea zela errazena eta zaldia aukeratzea falta. Zaldia aukeratzeko zer? ba DV-ko kritikariari kasu piska bat egin genion. Eta bakarrak bagina... bat baino gehiago ikusi genituen DV-ko orri moztua eskuetan zutela. Ez dakit beste hedabiderik baden orri osoa eskaintzen dionik. Gure zaldia aukeratu genuen: Mendavia.
Mendavia (eta ez Mendabia)
Mendabiako zainzuriak, basaranak eta piperrak gogoan batetik, zaldiaren jabeak Nafarroakoak-edo ote ziren bestetik (badakizue, bihotza), eta azkenik DVko orria eta hipodromoan ematen duten zaldien informazioa: Mendavia: 4. Viene de ganar fácil en Mijas. Tiene progreso, y debe estar cerca. Bazegoen faboritoagoarik, baina 10 eurotxo mendi bideak bere izenean zekartzan zaldiarengatik.Mendabiak badu ba historia latzik: Gogorarazi genezake zelan udaletxeko ia korporazio errepublikano guztia hil zuten 1936an, edo ia 100 lagun fusilatu zituztela, edo emakumeei ilea moztu eta bandera falangistarekin herrian paseatzera behartu zituztela, edo... Baina bueno, jakin-minez, galdetu genuen ia zaldiaren jabeak zeintzuk ziren-eta:
Mendaviaren jabeak (ez Mendabiarenak) dira 18 lagun, Asociacion de la Concordian batzen direnak. Lur gaineko 3 karrera irabaztetik zetozenak Donostiako hipodromora, 57,5 kiloko M. Secci Jokey-arengan konfiantza jarri zutenak 2.200 metroko bidea lehenengo egiteko. Beraiek eraman zuten Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marinok eta Frigok ematen zituzten 5.000 euroak. Gure Mendabiak zerikusi gutxi Madriletik etorritako Mendaviaren jabeekin. Errazago ulertzen dut orain Donostia hipodromoko karrera guztietara autobuskada jendek egitea joan-etorria Madriletik.



Erantzunak
Iban, andrazkuak sonbrerorik janzten juek? Ascotten moduan? Hola izan ezkero, atxakixa perfekua dok, pamelia jantzi eta txanpiñoi bat emoteko! Baiña ze pozik!
Sonbrero barik, glamurrik ez!
Nork: leire.2009/08/05 19:53:32.768 GMT+2
eibar.org/blogak/leire
Atsaldepasa kuriosua don.
Nork: Iban Arantzabal.2009/08/08 19:26:30.716 GMT+2
www.arantzabal.com
Nork: loveof74.2009/08/24 13:36:21.460 GMT+2