Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/08/31 18:34:19.135 GMT+2

Aberastu zure spama

Ez daukat ohitturarik loterixia erosteko. Herriko euskera elkartetik be etara izan dogu iñoiz eta hori beroi be hartu barik pasau naiz urteren bat. Oinguan, baiña, Internet bidez erosi dot dezimo bat, aitta-amendako.

Interneten gaiñian berbetan genbizen etxian eta oporretako zenbaki bat begiratzeko zabaldu neban firefoxeko fitxa bat. Loteria nacional sartu googlen eta zast! terrako webgunian zenbakixa sartu eta ez jakula tokau jakitzia bat izan ziran. Aitta aluzinauta eta sinistu ezinda, klaro. Diario Vascuan begiratzeko apurtu barik laga giñuan dezimua, zelan ez. Holan da makiñiak esandakuari errenditzia, edo?

Nik erosi be egin leikela dezimoren bat eta Interneten aldeko alardia egitten hasi nintzan. Erosteko, amak. Comprar loteria (bai, tilde barik ze googlerendako alperrekua da) sartu eta han agertzen zana penintsulako sorgin famosua dala ikusi zeban amak. Erosketarako datuak sartu nittuan eta txartelekuak sartutakuan erositta! E-posta bat bialdu zosten konfirmaziño moduan eta listo! Listo, 20 euro + 3,5 pagau ostian ;-(
Aberasten lagunduko ez doskun dezimua da 02603.

"Papelik ez juek bialduko?", aittak. Ba ez, papelik ez da etorri, baiña handik datozen propaganda e-postek ez dake akaberaik! Azkenak hala diño: "Iban, La bruja de oro te ayuda a conseguir el bote". Hori oingoz, urtia amaittu orduko zenbat helduko dira? Zenbatetan lagunduko dosta sorgiñak? aggggg spam madarikatua!  

Nork: iarantzabal.2008/08/31 18:34:19.135 GMT+2
Etiketak: dezimo loteria spam | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Spama ez jasotzeko aukera ematen dute. Gaur egin dut eta ia errespetatzen duten. Txarren txarrenean ere aukera dago ez duzula jaso gura esateko.

Nork: Iban arantzabal.2008/09/02 09:13:19.578 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Iban, noizko dok? Adi egon bioharko gaittuk. tokau ezkero, badakik afaritxoren batera gonbidauko gaittuk hire irakorliok, eztok? :-)

 

Nork: leire.2008/09/03 16:53:58.837 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak