Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/30 18:39:39.286 GMT+1

SANTA AGEDA 2011

Aurten ere gure martiria koplatuko dugu. Urtero lez, otsailaren 4an Algortako kaleetan zehar abestuko dugu.

Martitzenean, otsailak 1, entsaiatzeko azken aukera izango duzu. 20.00etan, Aldai Patronatuan.

Animatu zaitezte!

Argazkia: www.ukberri.net

Nork: albegetxo.2011/01/30 18:39:39.286 GMT+1
Etiketak: santaageda2011 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/26 12:22:49.643 GMT+1

Eskaera orria

Nork: jberezibar.2011/01/26 12:22:49.643 GMT+1
Etiketak: publizitatea eskaera_orria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/09 21:04:30.072 GMT+1

JOSEBA ETA TRINORI ESKERRAK

ALBE IRRATIAN dituzue entzungai Ahobien Galan Trino Azkoitia eta Joseba Santxori Ahobia eta makila ematean entzun genituen bertsoak, bai eskolakideenak eta baita Joseba eta Trinorenak ere.

Nork: albegetxo.2011/01/09 21:04:30.072 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2011/01/09 19:35:05.935 GMT+1

ALBE IRRATIAren atal honetan eskolaren inguruko erreportaiak aurkituko dituzue. Historia, klaseak, txapelketak, jaiak... garaiaren araberako kontakizunak.

Abenduaren 13an Ahobien Gala ospatu genuen, eta bertan gure esker ona adierazi genien Trino Azkoitia eta Joseba Santxori eskolaren sorkuntzan eta ibilbidean egindako lanagatik. Aukera polita, beraz, lehen erreportaia hau Joseba eta Trinori buruz egiteko: eurei buruzko deskribapenak, eskolako kideek eurekin bizitako une aipagarriak... Gustatuko zaizuelakoan...

Nork: albegetxo.2011/01/09 19:35:05.935 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/09 13:27:54.198 GMT+1

JONE URIARI ELKARRIZKETA

Zein sentsazio geratu zaizkio Jone Uriari Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean lehen aldiz kantatu eta gero? Nola aldatu da bere bizitza? Bertsolaritzaz gain, zerk betetzen du Joneren egunerokoa? Zer da esnatzean egiten duen lehen gauza? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzue, ALBE IRRATIAN Joneri urtarrilean egindako elkarrizketa aurkituko duzue! Gure "Estekak" atalean ALBE IRRATIA-ri eman eta podcast-a aurkituko duzue!

Nork: albegetxo.2011/01/09 13:27:54.198 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/01/09 11:51:29.704 GMT+1

ALBE IRRATIA

Gaurtik aurrera, ALBE-k podcast-ak igotzeko orria ere badauka! Elkarrizketak, iragarkiak, erreportaiak... Bisita ezazu!

Nork: albegetxo.2011/01/09 11:51:29.704 GMT+1
Etiketak: podbean http albegetxo com | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/12/17 19:07:09.931 GMT+1

EGUUUURRRAAA JONE!!!

Urrian eman zitzaion hasiera Bizkaiko Txapelketari. Saioz saio ibili gara Bizkaiko geografian zehar, eta azkenik finala heldu da. ALBEtik zazpi bertsolarik hasi zuten ibilbidea eta bakar batek lortu du finalerako txartela: Jone Uria. Algortarraren lehenengo finala izango da. Honako bertsolari hauek izango ditu kantukide: Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Eneko Abasolo "Abarkas", Arkaitz Estiballes eta Peio Ormazabal.

Bihar hantxe egongo gara Jone animatzen. Bi hitzordu dituzue:

- 12etan Bilboko Unamuno plazan. Bertso-triki poteoa egingo dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar.

- 15.30etan BEC-eko atean.

                

Eguuuuuuurrraaaaaaa Jone!!!

Nork: albegetxo.2010/12/17 19:07:09.931 GMT+1
Etiketak: joneuria finala albe bizkaikotxapelketa2010 bec | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/15 23:11:10.789 GMT+1

BERTSO JIRA ERANDION

Motorrak berotu nahi dituzula larunbateko finalerako? Aukera ezin hobea daukazu ostiral honetan Erandion. Urtero bezala, bertso jira antolatu dute Berbotseko lagunek.

Fredi Paia eta Aitor Sarriegi izango dira kantuan. Roberto eta Kepak doinuz alaituko dituzte Erandioko tabernak.

Zita, ostiralean, 20.00etan La Plaza tarbernan!

Nork: albegetxo.2010/12/15 23:11:10.789 GMT+1
Etiketak: fredipaia erandion berbots aitorsarriegi bertsojira | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/14 12:11:16.538 GMT+1

Publizitate tarifak

Tarifak


Goiko banner handia Banner handia (250x200 pixel) Banner txikia (240x60 pixel) Botoiak Babesleen logoak
3.500 € urteko 2.000 € urteko 1.000 € urteko 500 € urteko Doan
400 € hileko 250 € hileko 125 € hileko 75 € hileko Doan
150 € 15 egun 75 € 15 egun 40 € 15 egun Doan
80 € aste bat 40 € aste bat 25 € aste bat Doan


Bannerra bidaltzeko baldintzak:

Formatuak

  • jpg, png, gif, gif bizidunak edo flash

Euskarriak


Eskaera egin hemen


Kontratazio arauak:

•    Publizitate espazioa hitzartutakoan bezeroak publizitate-agindua sinatua bidaliko du ALBEra.
•    Iragarkiak euskara hutsez eta argitaratzeko moduan bidali behar dira.
•    Iragarkiaren prezioa indarrean dauden tarifen araberakoa izango da eta zenbateko horri BEZ zergaren %16 erantsiko zaio fakturatzean.

Nork: jberezibar.2010/12/14 12:11:16.538 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/12/10 17:35:28.500 GMT+1

AHOBIEN GALA 2010

2010a bukatzear dago, eta horrekin batera ALBE buru belarri ibili da aspalditik aurtengo Albe Gala prestatzen. Jakingo duzuenez, aurten ALBEk 30 urte betetzen ditu. Eta horregatik, omendu nahi ditugu gure bertso eskolan lan handia egiten duten bi pertsona: Trino Azkoitia eta Joseba Santxo.

Ahobiengala2010

Puntako bertsolariak izango ditugu kantuan:

Maialen Lujanbio
Jon Maia
Andoni Egaña
Sustrai Colina

Gala berezia prestatu dugu, sorpresa pila bat egongo dira eta zu bertan egotea nahiko genuke.

Noiz? Abenduaren 12an, igandea.
Non? Algortako Kasinoan.
Zein ordutan? 19.00etan.

ERDU GUREKIN!

Nork: albegetxo.2010/12/10 17:35:28.500 GMT+1
Etiketak: algortakokasinoa trinoazkoitia ahobiengala josebasantxo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak