
Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes buru dituen saioak ez du faborito argirik bizkaitarrentzat, guretzat Arrate Illaro izan arren. Aulestin saio bikaina egin ondoren, Arratek ez du ezer galtzekorik, eta bai, ordea, den-dena irabazteko. Berarekin bat, Miren Amuriza, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo "Abarkas" jardungo dira.
Ez galdu Arrate animatzeko eta arratsalde-pasa aparta izateko aukera! Erdu Zornotzara!
Aho-gozagarri gisa, hemen duzue Jonek Durangoko finalaurrean botatako lehen agurra:
Idatzi artikulu bat