Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/18 23:54:17.165 GMT+2

PEIO ARONDOREKIN HIZKETAN

Ikasturtea bukatzear dagoela eta, aukera izan dugu Peio Arondorekin hitz egiteko, bertso-eskolako gazteen taldeko partaidearekin. Peioren lehen kontaktua bertsolaritzarekin San Nikolas Ikastolan izan zen, hezkuntza arautuko programaren barruan.

                              

Hemen Peiok kontatu diguna:

- Noiz hasi zinen bertsotan?

  Pasa den kurtsoan hasi nintzen bertso-eskolan, 14 urterekin.

- Zer ematen dizu bertsolaritzak?

  Bertsolaritzak jendea ezagutzeko aukera bikaina eman dit: udalekuak, saioak, bidaiak,... etengabe jende berriarekin harremanetan egon naiz sartu nintzenetik.

- Zer egiten duzue bertso-eskolan?

  Astean behin elkartzen gara bertso-eskolan, bertan hitz egin, kotilleatu, merendolak eta planak egiten ditugu. Bertsotan ere bai.

- Nola animatuko zenituzke gaztetxoak bertso-eskolara?

  Nire ustez, gaztetxoek bertsolaritzari buruz duten ideia aldatu behar da: bertsolaritza ez da tripadun gizon bat baserriari buruzko bertsoak botatzen txapela buruan duela, ahots ozen eta aspergarri batekin. Bertsolaritza bat-batekotasuna, freskotasuna eta umorearekin lotu behar dute.

- Eta bukatzeko, bertso bat eskatuko dizugu.

  Bertsolaritza sozialki dago
  liburuetan gordeta:
  bertsolariak jarrita dauka
  txikitero etiketa.
  Los Angelesko raperoa, berriz,
  ei da kaleko poeta,
  errimaz, doinuz, umorez eta
  errebeldiaz beteta.
  Hip-hop, Rap zein bertsolaritza
  eginda konparaketa,
  txapela eta raper-bisera
  da dagoen aldaketa.
  Eminemek ta Andoni EgaƱak
  antza badaukate eta.

Milesker Peio!

Nork: albegetxo.2009/06/18 23:54:17.165 GMT+2
Etiketak: gazteak peioarondo bertsoeskola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak