Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/29 23:32:27.516 GMT+2

LEHEN GOGOETA SAIOA

Larunbatean 20 bat pertsona bildu ginen Algortako Bertsolari Eskolako kideak eta beste sektore batzuetako eragileak Euskalgintzaz eta bertso-eskolen etorkizunaz hitz egiteko.

Aurretik aipatu bezala, gogoetarako lehen saiora Gotzon Lobera eta Koldo Tapia ekarri genituen.

Fredi Paia eta Gotzon Lobera por ti.

Bi hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren. Gotzon Loberak XXI. mendeko Euskalgintzaz hitz egin zigun. Bere iritzia eman zigun kulturaren globalizazioaren inguruan eta ondoren bertsolaritzan eta bertso-eskoletan oinarritu zen. Hizkuntza Politika Zuzendaria izandakoa da Gotzon Lobera, eta aholku asko eman zizkigun instituzioetan nola jardun jakiteko.

Koldo Tapiak Euskalgintzaren hastapenetara hurbildu gintuen. Errepaso bat eman genien Euskalgintzako aroei. Ondoren, Bertsozale Elkarteak duen egitura ezagutu genuen, zer-nolako lanak egiten dituen,... Bere iritzia eman zigun bertso-eskolen etorkizunaz eta nolako pausoak jarraitu behar genituen.

Ondoren, eztabaidarako tarte bat egon zen bi hizlariekin.

Nork: albegetxo.2009/04/29 23:32:27.516 GMT+2
Etiketak: gogoeta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak