Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/26 17:33:12.875 GMT+2

ITZUBALTZETAN, ARRATE ILLARO NAGUSI

Ostiralean, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako bigarren  kanporaketa saioa izan zen Erromoko Itzubaltzeta Gaztetxean. 84 pertsona izan ziren afaltzen eta 110 saioa entzuten.  Giro beroa egon zen, bertsotan egiteko ezin hobea.

 

       

 

            Bertsotan Oier Iturralde “Atano”, Peio Ruiz de Agirre, Josu Landeta, Arrate Illaro, Gabi Basañez eta Peio Arondo aritu ziren(azken honek ez zuen puntuatu) Ekain Landa “Txispain”-en aginduetara. Epaitzen, aldiz: Josu Arroyo, Peio Unzurrunzaga, Trino Azkoitia eta Nahikari Ayo.

 

            Giroa bero zegoen, bertako bi bertsolari abesten zutelako eta koadrila asko hurbildu ziren. Ofizioka, orain arteko saiorik borobilenak entzun ziren, eta aipatu beharra dago Josu Landetak eta Peio Arondok egindakoa zortziko txikian. Bakarkako saioak azkarrak eta biziak izan ziren.

 

            Arrate Illaro izan zen saioko garailea. Honek ere itxaron beharko du Algortako Txorimalo Gaztetxeko kanporaketari jakiteko finaleko txartela lortu duen.

 

1. Arrate Illaro 249,5
            2. Josu Landeta 217,5
            3. Gabi Basañez 192,5

4. Oier Iturralde “Atano” 185
            5. Peio Ruiz de Agirre 184,5

 

Hurrengo saioa, ostiralean izango da, hilak 28, Algortako Txorimalo Gaztetxean, hau ere bertso-afari formatuan. Bertan izango dira kantuan:

 

            Miren Loizaga

            Joanes Igeregi

            Aitzol de Kastro

            Jone Uria

            Ekaitz Larrazabal “Katxo”

            Jagoba Pereda

 

            Saiora etorri nahi izanez gero:

 

            - Gaztetxean eman izena
            - Email bat bota albegetxo@gmail.com –era edo

            - SMS bat bota 605704385era.

 

Nork: albegetxo.2010/05/26 17:33:12.875 GMT+2
Etiketak: arrateillaro itzubaltzeta uribekostakotxapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak