Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/18 22:17:01.603 GMT+2

ITXASO PAIA GARAILE SOPELAN

Ostiralean, hasieran eman zitzaion Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. Lehen kanporaketa Sopelako Ander Deuna Ikastolan izan zen. 60 bat lagun batu ziren afaltzeko eta ondoren saioari eman zitzaion hasieran.

           Sopelako kanporaketa

Itxaso Paia izan zen saioko garailea. Saioa hasieratik goitik ibili zen algortarra, eta txiri-txiri joan zen puntuak batzen ariketa guztietan. Alerik onenak zortziko nagusian eta txikian entzun ziren. Bakarkako saioak motelagoak izan ziren, baina halare lan politak osatu zituzten bertsolariek.

Imanol Uriak eta Inazio Vidalek ez zuten puntuatu, baina saio txukuna egin zuten.

Honela geratu ziren puntuazioak:

1. Itxaso Paia        238,5
2. Peio Etxebarria 186
3. Unai Angulo      184,5
4. Arkaitz Gomez  180,5

Gogoratu hurrengo kanporaketa Itzubaltzetako Gaztetxean izango dela ostiral honetan, hilak 21.

Nork: albegetxo.2010/05/18 22:17:01.603 GMT+2
Etiketak: itxasopaia eskualdekotxapelketa uribekosta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ZORIONAK ITXASO!!!

Saria emotea ahaztu zitzaigun (horror!!!) baina Erromora bazatoz emango dizugu... ta bestela etxera eroango dizugu!!! Barkatu ta ZORIONAK BARRIZ ERE!!

Nork: Goizalde.2010/05/19 17:22:10.443 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak