Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/23 16:08:14.169 GMT+2

GURE NESKAK HERNANDORENA ETA OSINALDE SARIKETETAN FINALISTA!

Aurten ez daukagu Bizkaiko Txapelketarik, baina gazte sariketa askotan parte hartzen dute gure bertso-eskolako gazteek.

Berri pozgarriak helduko zaizkigu Iparraldetik eta Goierritik. Hernandorena Sarian Itxaso Paia eta Arrate Illaro sailkatu dira finalerako. Esan beharra dago, Itxaso Paiak Maulen burutu zen kanporaketa irabazi zuela. Finala larunbatean izango da Aiherran, arratsaldeko 19.30etan eta Arrate eta Itxasorekin batera bertsolari hauek ibiliko dira kantuan: Ximun Cazaubon, Ekhi Erremundegi, Unai Gaztelumendi eta Patxi Iriart.

                Arrate Illaro por ti.             3015_paiai[1]

Goierrin berriz, Osinalde Sariketan, Jone Uriak txartela lortu du finalerako. Larunbatean jokatuko da finala Gabiriako Osinalde elkartean. Kantukide izango ditu: Maddalen Arzallus, Maialen Velarde, Odei Barroso, Miren Amuriza eta Mikel Artola.

                                   4093_uriaj[1]

Zorterik onena opa diegu, egurra neskak!

Bestalde, gogoratu asteburu honetarako zitak:

- Larunbatean, goizeko 10.30etan, Algortako Villamonte Kultur Etxean, ALBEko lehen gogoeta saioa.

- Larunbatean, arratsaldeko 20etan, Kultur Leioako auditorium-ean bertso-saioa: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Fredi Paia eta Uxue Alberdi. Gai-jartzaile: Aitzol de Castro.

- Igandean, eguerdiko 13etan, Kanpomartxo jaiaren barruan, Erandioko Altzaga auzoan: Iker Zubeldia, Peru Vidal eta Arkaitz Estiballes. Gai-jartzaile: Arkaitz Gomez.

Nork: albegetxo.2009/04/23 16:08:14.169 GMT+2
Etiketak: osinalde joneuria txapelketak hernandorena arrateillaro itxasopaia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

KAÑA NESKAK!!!! Orainarte lortutakoagatik ZORIONAK!!! Eta animo mordoa finaletarako!!! Ta beste gauzatxo bat. Azken momentuko aldaketa bat egon da Leioako saiorako. Jon Maiak ezin, eta Sustrai izango dugu bertsotan!! Badaezpada, jakinaren gainean egoteko!!

Nork: Goizalde.2009/04/24 16:32:56.137 GMT+2

Zuzenduta!

Nork: Nahikari.2009/04/24 17:04:37.558 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak