Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/21 21:35:19.535 GMT+2

BERTSOLARI GAZTETXOEN IX.EGUNA

Maiatzaren 15ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan Bertsolari Gaztetxoen IX. Eguna eta VII. Euskal Eguna ospatu genituen. Getxon hezkuntza arautuan dabiltzan 350 ikaslek parte hartu zuten.

                     Beñat eta Nahikari aurkezle lanak egiten

Goizeko 10.30etan hasi ginen eta lehendabiziko ekitaldia ikasleek egun honetarako bertsoak abestea izan zen. Bertsoak abesten zituzten bitartean, aipatzekoa da beste ikasleek emandako txaloak eta animoak.

                     Ikasleak prestatutako bertsoak kantatzen

Abestu ondoren, bertso-jolasei pasatu genien txanda. Horretarako Xabi Paya, Ekhi Erremundegi eta Odei Barroso bertsolarien laguntza izan genuen. Oso ondo sartu ziren jokoetan eta gazteek asko gozatu zuten.

                    Bertso-jolasak 

Aurreko post-ean kontatzen dugun bezala, Balendin Txiki III.Bertso-Paper lehiaketako sari-banaketa burutu zen.

                    Saridun guztiak

Saioan ederto batean pasatu zuten gaztetxoek. Ez zen saio arrunta izan, bertsolariak ume artean ibili ziren: zirikatzen, galderak egiten, kantatzera animatuz...

 Xabi goiko palkoan Ekhi umeei bertsotan

                      Odei umeak zirikatzen

Jaiari bukaera emateko, bertso-paperak kantatu genituen guztiok batera.

                      Bertso-paperak abesten

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Nork: albegetxo.2009/05/21 21:35:19.535 GMT+2
Etiketak: gaztetxoeneguna euskaleguna | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nahikari, oe, bota bertsue!

Ari, ari, ari, Nahikari bertslari!!!!!!!!!!!!!!!

Nork: San Nikolas.2009/05/26 23:26:44.853 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak