Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/21 16:49:00.921 GMT+2

BALENDIN TXIKI BERTSO-PAPER LEHIAKETAKO SARIDUNAK

Maiatzaren 15ean Balendin Txiki III. Bertso-Paper Lehiaketako sariak banatu genituen, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan.

Parte-hartzaileak Getxoko Hezkuntza Arautuko ikasleak izan dira. LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso batekin erantzun behar zioten: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?

Arlo desberdinetako pertsonaiak hautatu dituzte, ezagunak zein ezezagunak: Karolo, Xabi Paya, Imanol Landa alkatea, Eneko Acero, Unai Basurko, José Luis Ugarte, Nahikari Ayo, Yahaira Agirre,...

Eskola bakoitzetik bi saridun egon dira eta kategoria orokorrean hiru sari eman ditugu. Saridunak honakoak izan dira:

Zabala: Eneko Camiruaga eta Mikel Gamero

Romo: Olatz Cadarso eta Dorleta Laka

Gobela: Mikel Cárdenas eta Arrate Eguzkitza

Zubileta: Ignacio Zamakona eta Ainhoa Diez

San Nikolas: Beñat Arocena eta Olatz Erkiaga

Andra Mari: Ane Férnandez eta Asier Astorkiza

Geroa: Maite Landaluce eta Ihartze González

Saridun guztiak por ti.

Kategoria orokorrean:

1. Telmo Benito del Valle (San Nikolas): Eneko Acerori buruzko bertsoa egin zuen.

2. Begoña Sustatxa (Geroa): Bere amari buruzko bertsoa egin zuen.

3. Gaizka Astigarraga (Gobela): Nahikari Ayori buruzko bertsoa egin zuen.

3 saridunak por ti.

ZORIONAK GUZTIOI!

Nork: albegetxo.2009/05/21 16:49:00.921 GMT+2
Etiketak: gaztetxoeneguna euskaleguna saridunak getxo | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

mmm eta Nahikari Ayori buruzko bertso hori ez duzue argitaratuko?
eta beste bertsoak? konpartitu gurekin!!!!
gero arte ;)

Nork: rozio.2009/05/22 08:30:07.762 GMT+2

Begoña Sustatxa naiz bigarrena gelditu zena, kesatu egin behar naiz nire bertso ez zioalako nire amari buruz eta gainera nahiko argi ipintzen zuen NIRETZAT FAMOSOA DA GUK NAHI DUGUNA! beste baterako fijatu.

Nork: .2009/12/27 13:27:24.779 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak