Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/28 23:58:21.604 GMT+2

AULESTIKO SAIOA

Igandean Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen Aulestiko frontoian. Egun hotza egiten zuen, baina bertan bildutako 430 pertsonek giroa berotu zuten.

Kanporaketako irabazlea Ibon Ajuria izan zen eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Gure eskolako Arrate Illaro eta Peru Vidalek abestu zuten. Arratek hirugarren postua lortu zuen eta aukerak ditu finalaurrekoetara igarotzeko. Peruk ez zuen egun borobila izan, baina ale politak utzi zituen.

                              Arrate  

Arrate ofizioetan ederto ibili zen. Gorka Ostolazarekin egindako ofizioan gai hau egokitu zitzaien: Gaur berrogei urte bete dozuez biok. Gorka poz-pozik dabil, Arrate ez horrenbeste. Hau izan zen Arratek botatako lehen bertsoa:

Berrogei urte bete ditut ta
ia ezin dut egin lorik,
hartu bainaute bi titi jausik
eta beste bi izter lodik.
Zuri begira jarri ezkero
ez duzu ile askorik,
zuk be eztuzu horren gustora
egoteko motiborik.

Peruk ale politak utzi zituen zortziko txikian. Hauxe izan zen Ibon Ajuria eta Peruri egokitu zitzaien gaia: Pelikula baterako bertsolari bat behar dabela eta, casting-era aurkeztu zarie. Bion artean dago kontua. Jarraian, Peruren lehen bertsoa:

Baina jadanik zaude
zu atzeratuta,
nik irabazi behar
dut gaurko disputa.
Ni hartu behar naute
etzazula uka,
aktore politena
beharko dute ta.

                      Peru

Kontuak horrela, hauxe izan ziren puntuaketak.

Ibon Ajuria               410
Gorka Ostolaza        400
Arrate Illaro           392,5
Xabat Galletebeitia   364,5
Mikel Goiriena         347,5
Peru Vidal              308

Hurrengo kanporaketa, igandean izango da, Igorren. Bertan BeƱat Vidal eta Joanes Igeregik abestuko dute.

Oharra: Argazkiak Ukberri.net webgunetik hartutakoak dira.

Nork: albegetxo.2010/10/28 23:58:21.604 GMT+2
Etiketak: arrateillaro peruvidal bizkaikotxapelketa2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak