Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/21 14:46:09.754 GMT+2

ALBEko GOGOETA SAIOA

Algortako Bertsolari Eskola 1980.urtean sortutako elkartea da. Sorreratik bertsolaritzaren transmisioaren, sustapenaren eta ikerkuntzaren alde jardun dugu Bizkaiko Uribe Kostako eskualdean eta batik bat Getxon. Egun zeregin horretan jarraitzen dugu, bertsolaritzaren alde lan eginez, bertsogintza sustatuz, bertsolariak sortuz eta bertsozaleei euren zaletasunaz gozatzeko aukerak emanez.

2010ean 30 urte beteko ditu ALBEk.Urteurrena bera ospakizun handia izanagatik, eskolak egindako ibilbidearen mugarri eta aurrera begirako pausoen abiapuntu bihurtu nahiko luke data seinalatua. Hori dela eta, 2009ko udaberrian gogoeta-saioak antolatu ditu eta lehenengoa apirilaren 25ean izango da, Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea A-8, 48991).

Lehen egun honetan bi hizlari izango ditugu: Koldo Tapia eta Gotzon Lobera. Bertsolaritzaren eta kulturaren munduan aski ezagunak. Honakoa izango da egitaraua:

EUSKALGINTZA MUNDU GLOBALIZATUAN

Hizlaria: Gotzon Lobera, Bizkaiko Foru Aldundiko Hizkuntza   Politikarako Zuzendari ohia eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. 

Ordua: 10.30

BERTSO-ESKOLEN ERRONKAK XXI.MENDEAN

Hizlaria: Koldo Tapia, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Idazkari Nagusi ohia eta Itzultzailea.

Ordua: 12.00

Hitzaldi bien ondoren eztabaidarako tarte bat egongo da.

Nork: albegetxo.2009/04/21 14:46:09.754 GMT+2
Etiketak: gogoeta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ko kideak eta beste sektore batzuetako eragileak Euskalgintzaz eta bertso-eskolen etorkizunaz hitz egiteko. Aurretik aipatu bezala, gogoetarako lehen saiora Erreferentzia: LEHEN GOGOETA SAIOA - Albe. Algortako Bertsolari Eskola 2009/04/29 23:45:42.261 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak