Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/18 13:45:08.308 GMT+1

ALBE "AIXE GETXO" SARIETAN SARIDUN

Lehen urtea da Getxoko Udalak Aixe Getxo sariak banatzen dituela. Udalerrian kultur munduaren hainbat arlotan, pertsonek eta ekimenek sortutako jardueren lana, konpromisoa eta zabalkundea azpimarratzeko asmoarekin sortu dira.

Epaimahaia kulturaren munduarekin harremanak dituzten hainbat getxoztarrek osatu dute. 12 kategoria ezarri dira.

Algortako Bertsolari Eskolak Kultura Ondarea, Hautemangarri eta Hautemangaitza kategorian saria lortu du.

31 urte bete ditugu Bertsolaritza zabaltzen, hedatzen eta ezagutarazten Getxon eta  gure eskualdean. Bide beretik jarraituko dugu beste 31 urtetan!

Sari ematea, martxoaren 21ean izango da Fadurako Areto Nagusian. Saria, gure eskolako lehendakaria den Trino Azkoitiak jasoko du.

Eskerrik asko ALBE posible egiten duzuen guztioi! Zorionak!

Nork: albegetxo.2011/03/18 13:45:08.308 GMT+1
Etiketak: getxokoudala aixegetxo kulturaondarea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...tzo banatu ziren "Aixe Getxo" sariak Fadurako polikiroldegian. Jende andana batu zen kulturari lotutako saridunei gorazarre egiteko. Aurreko post-ean azaldu genuen bezala, ALBEk Kultura Ondarea, Hautemangar...

Erreferentzia: "AIXE GETXO" SARIA JASOTZEN - Albe. Algortako Bertsolari Eskola 2011/03/22 20:52:39.607 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak