2010/02/03 12:46:15.461 GMT+1
Sante Ageda, Ageda
biher da Sante Ageda...
Bertsozaleok! Bihar Santa Ageda bezpera dugu eta denok batera aterako gara Getxoko kaleak alaitzera. Hemen dituzue kedadak gurekin elkartu nahi baduzue martiriari abesteko eta koplatzeko. Bi aukera dituzue:
- 16.00etan Getxoko La Benta tabernan.
- 20.00etan bertso-eskolako egoitzan.
Bihar arte! Iiiieeeeuuup!

Nork: albegetxo.2010/02/03 12:46:15.461 GMT+1
Etiketak:
algorta
egizu
albe
santageda01
martiartu
aek
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/01/12 11:00:47.469 GMT+1
Urte berri on bertsozale!
2009ak gauza on asko utzi dizkio gure bertso-eskolari. Horren adierazle, hemen daukazue Ahobien Galan jarritako bideoa urteko errepasoa egiteko. Orain Bertso Plazak sareratu duen guztion esku izateko. Ikusi nahi izanez gero, hementxe klikatu. On egin!
Nork: albegetxo.2010/01/12 11:00:47.469 GMT+1
Etiketak:
ahobiengala
albe2009
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/17 11:52:36.040 GMT+1
Aurten ere bertso jira izango da Berbots-eko lagunek antolatuta. Bihar Xabi Paya eta Fredi Paia ibiliko dira Erandioko kaleak bertsoz alaitzen. Zita bihar izango da, 20.30etan, La Plaza tabernatik abiatuta.
Ez ahaztu larunbatean AHOBIEN GALA izango dela. Bertan itxaroten zaituztegu!

Nork: albegetxo.2009/12/17 11:52:36.040 GMT+1
Etiketak:
fredipaia
xabipaya
erandio
bertsojira
berbots
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/14 23:44:55.294 GMT+1
Aitor Mendiluze bertsolari irurarraren Nork ez du lorerik entzun? lanak Balendin Enbeita bertso sariketaren 9. edizioko gailurra jo du. BECen zazpigarren postua lortutako bertsolariak ispiluarekin izandako elkarrizketa batean oinarritu da sorta saritua osatzeko. Gazteen mailan Jone Alberdi urretxuarraren Bizitzaren bila lana izan da onena.
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) Balendin Enbeita 9. Sariketa abiatu zuen iragan uztailean. Zehaztutako arauen arabera, bertso-jartzaileek urriaren 1era arte izan zuten nahi adina bertso-sorta bidaltzeko lehiaketara. Epea amaituta, ALBEk hautatutako epaimahaiak lan handia izan du aurkeztutako sorta guztien artean onenak aukeratzen. Mirari Azulak, Trino Azkoitiak, Juanjo Respaldizak eta Joseba Santxok osatu dute epaimahaia. Zehazki, bertso-jartzaile hauen lanak saritu dituzte, eta, beraz, ondoan adierazitako sariak emango zaizkie hurrengo larunbatean, abenduaren hemeretzian, ALBEren urteroko AHOBIEN GALAn:
- Aitor Mendiluze (Irura) Txapela, 1.200 euro eta garaikurra.
- Nikolas Zendoia (Zarautz) 900 euro eta garaikurra.
- Jone Uria (Getxo) 600 euro eta garaikurra.
- Jone Alberdi (Urretxu) Txapela, 300 euro eta garaikurra.
- Ainhoa Mujika (Beasain) 150 euro eta garaikurra.
- Imanol Uria (Getxo) 90 euro eta garaikurra.
Zorionak!
Nork: albegetxo.2009/12/14 23:44:55.294 GMT+1
Etiketak:
balendinenbeita
aitormendiluze
albegala09
jonealberdi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/08 21:01:00.838 GMT+1
Jone Uriak Bertxoko Txapelketako txapela irabazi zuen pasa den ostiralean Aramaion jokatu zen finalean.
Hementxe klikatuta Bertsozale Elkarteko webgunean dagoen kronika irakurgai duzue.
Zorionak Jone!
Nork: albegetxo.2009/12/08 21:01:00.838 GMT+1
Etiketak:
joneuria
bertxoko09
aramaio
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/12/03 23:36:26.493 GMT+1
Urtea bukatzear dago eta agurrerako ALBEk gala antolatu du. Egitarau mamitsua eta sorpresaz betea izango da.
Saioan Jone Uria, Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi eta Julio Soto izango dira. Saioaz gain, Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa egingo da. Gaztetxoen eta gazteen taldeak ikuskizun bat prestatuta daukate. Urtearen errepasoa egingo dugu argazkiz osatutako bideoaren laguntzaz eta horrez gain, luntxa izango da.

Beraz, gorde data zuen agendan:
Abenduaren 19an, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19.00etan.
Nork: albegetxo.2009/12/03 23:36:26.493 GMT+1
Etiketak:
joneuria
balendinenbeita09
juliosoto
onintzaenbeita
gala
aitorsarriegi
andresisasi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/11/29 22:13:52.865 GMT+1
Baditugu finalistak! Donostiako Belodromoan izan da azken finalaurrekoa eta bertan Maialen Lujanbio izan da puntu gehien batu dituena. Beraz, hauek izango dira BECeko final handian lehiatuko direnak:
Andoni Egaña
Maialen Lujanbio
Amets Arzallus
Aitor Mendiluze
Jon Maia
Unai Iturriaga
Aitor Sarriegi
Sustrai Colina
BECen elkar ikusiko dugu!
Nork: albegetxo.2009/11/29 22:13:52.865 GMT+1
Etiketak:
sustraicolina
aitormendiluze
bec
jonmaia
maialenlujanbio
aitorsarriegi
ametsarzallus
barakaldo
unaiiturriaga
andoniegaña
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/11/29 21:59:11.122 GMT+1
Hemen gatoz azken berri batzuk emateko:
- Fredi eta Xabi Payak Aupa Maurizia! liburua aurkeztu dute. Maurizia Aldaiturriaga panderojolearen biografia pertsonala eta musikala egin dute.

- Arrate Illarok Okelar Bertso-Paper lehiaketa irabazi du. Sari-banaketa Santo Tomas aurreko larunbatean burutuko da.
- Jone Uria Bertxoko Sariketako finalera heldu da. Finala abenduaren 4an izango da Aramaion.
Nork: albegetxo.2009/11/29 21:59:11.122 GMT+1
Etiketak:
joneuria
fredipaia
bertxoko
arrateillaro
xabipaya
okelar
aupamaurizia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/11/24 00:44:37.926 GMT+1
Datorren igandean, hilak 29, Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa izango da. Eskolak asmoa dauka autobusa jartzeko. Asmorik badaukazue joateko, mesedez, osteguna baino lehen mezu bat bidali
albegetxo@gmail.com helbidera.
Nork: albegetxo.2009/11/24 00:44:37.926 GMT+1
Etiketak:
belodromoa
donostia
txapelketanagusia09
autobusa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/11/24 00:11:18.312 GMT+1
1800 bertsozale jaso zituen igandean Gernikako Jai-Alai pilotalekuak. Finala gero eta gertuago dago eta giroa gori-gori bertsozale eta bertsolarien artean.

Finalaurrekoetako bigarren itzuli honetan, Gernikan abestea egokitu zitzaion Jone Uriari. Ikusmira zegoen, gazteak eta beteranoak aurrez aurre. Sustrai Colinak batu zituen puntu gehien, baina oraindik Belodromoan gertatzen denaren zain geratu beharko da.
Aipagarria izan zen Sustrairekin egindako kopla saioa. Honako gaia jarri zieten: Apustuzaleak zarete biok. Duela astebete, elkarrekin egin zenuten apostua, urtebetez aposturik egin gabe nork agoantako ote duen. Frontoia zaudete biok, ezinegonik. Koplatan egitea konplikatua da eta are gehiago txapelketa batean. Baina horrela erantzun zion Jonek Sustrairi:
Nahiz orain zabiltzan Sustrai
ni izorratzeko planean,
apostua ez da apostu izaten
dirurik ez dagoenean.
Zortziko txikian Beñat Gaztelumendirekin egokitu zitzaion kantatzea. Bizilagunak zarete Jone eta Beñat. Beñaten pisu azpian bizi zara, Jone. Lau gau dira Beñatek goizeko 3etan aspiragailua pizten duela. Joneren lehen bertsoa jarraian<.
Lo egoten nahiz beti
nire ametsetan,
eta gero hasten da
hau ez dakit zertan!
Harrituta naukazu
zu Beñat, benetan,
beti garbitzen duzu
parrandatik bueltan.
Kartzelako gaian, gehienek bide bera hartu zuten. 300 eurorekin irten zara etxetik, eta ezer gabe itzuli zara berriz. Parrandan joan eta dirurik gabe itzuli zirela abestu zuten gehienek, nahiz eta baten batek bide zailagoak aukeratu.
Honela geratu zen sailkapena:
Sustrai Colina 655
Igor Elortza 641
Beñat Gaztelumendi 634,25
Miren Amuriza 631,25
Jone Uria 613,25
Jon Martin 606,5
Estekak:
Txapelketa Nagusiko webgunea
Bertsoa.com
Berria
Gara
Eta bukatzeko, Joneren azken agurra:
Udalekutan mila lagun ta
une datozkit gogora,
eskuetatik nahi gabe ihes
joaten zitzaigun denbora,
eta parrandan zenbat alditan
elkartu garen gerora.
Bertso-eskolan ere ze giro
aurrean duzue froga.
Eskolak jaso edo emanda
etxeratzea gustora.
Ta saioetan ze emozio
zuen txalotik txalora.
Zorionez nahiz ta BEC betetzea
den azken aldiko moda,
bertso mundua txapelketa bat
baino askoz gehiago da.
Fredi, Xabi eta Jonerentzat txapelketa bukatu da. Lan ezinhobea egin dute eta harro gaude! Baina Joneren bertsoak esaten duen bezala, bertsolaritza txapelketa baino askoz gehiago da!
Nork: albegetxo.2009/11/24 00:11:18.312 GMT+1
Etiketak:
joneuria
txapelketanagusia09
gernika
finalaurrekoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak