25. urteurreneko ospakizunen helburu nagusiak hiru izango dira:
Urte guzti hauetan eginikoa ospatzea, oraindik ere egiteke asko dugula nabarmenduaz
AED sortuz geroztik euskarak aurrerapauso nabarmenak eman ditu orokorrean eta bereziki Arrasaten. Hobetze horretan zeresan handia izan du AEDk eta AEDtik sortutako erakundeek egindako lan oparoak, baina ez da geurea meritu osoa, noski.Horrexegatik, urteotan euskararen alde egin duten guzti-guztiekin batera ospatu gura dugu urteurrena: gure bazkideekin, euskalgintzako beste erakundeekin, herrikideekin, enpresekin, kultur taldeekin, Administrazioarekin… Denon lanari esker iritsi baikara hirutik batek euskaraz egiteko ohitura hartzera.
Euskara elkarteak sendotzea
Urteurrenak gure elkarteak berrindartzeko balio behar du, hiru ildo nagusitan: bazkideak, euskararen aldeko inplikazio eta jarrera aktiboa eta elkarlanaEtorkizuneko bideaz hausnartzea, aldi berean egiteke duguna egiteko bideak eraikiaz
Urteurrena abagune paregabea iruditzen zaigu euskalgintza osoa etorkizunean egin beharko dugun lanari begira jartzeko. Alde horretatik, gure erronka da euskalgintzari, jardunaldi baten bitartez, ekarpen tekniko aberats bat egitea.
Bestalde, arestian aipatu bi helburuok ondo bideratuz gero, urteurren hau inflexio puntu garrantzitsua izango da Arrasaten euskararen erabilera jendarteko esparru guztietara zabaltzeko lanean.
Idatzi artikulu bat