AED, 25. urteurrena

AEDren historia
Elkartea eratu zen garaian, 80ko hamarkadaren hastapenetan, euskara kinka larrian zegoen gure herrian. Arlo batzutan, irakaskuntzan nagusiki, aurrerapausoak ematen hasia bazen ere, arrasatearren artean euskararen erabilera hutsaren hurrena zen -hamarretik batek zeukan euskaraz berba egiteko ohitura.

Errealitate gordin horren aurrean, soziolinguistikako hitzaldi sorta baten inguruan elkartu ziren pertsona batzuek herriko euskaldungoarentzat elkarlanerako bilgune bat antolatzeko ekimena izan zuten. Horrela, 1983ko azaroaren 29an, Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortzeko Eraikuntza Batzarra egin zen. Euskara elkarteen aitzindaria eraturik zegoen.

Huraxe izan zen abiapuntua Arrasateko euskaltzaleak batu eta lanean hasteko, euskaraz bizitzeko eremu berriak zabaltzeko, euskal kultura sustatzeko, Udalean Euskara Zerbitzua sortzeko, euskarak normalizazioari begira behar zituen neurriak bideratzeko edota exijitzeko, jendearen hizkuntza-jarreretan eragiteko…

Urterik urte AEDren jarduera hedatzen joan zen, lantzen zituen arloak (sentiberatzea, kultura, haur eta gazteen aisialdia, lan-mundua, hedabideak, emakumeak...) ugaritu ahala. Elkartearen sorreran ereindako haziaren fruitua biderkatuz zihoan etengabe eta, hori horrela, hasiera batean elkartearen lan-ildo ezberdinak jorratzeko eratu ziren lantalde batzuek beren bide propioari heldu zioten, izaera juridiko propioaz eta kudeaketa autonomoaz, modu eraginkorragoan eta kalitatezko parametroetan lan egiteko:

•    1991:  Arrasate Press eta Arrasate Telebista ekoizten zituen ARKO izan zen erakundetzen lehena.
•    1994: Txatxilipurdi izan zen hurrengoa Haur eta Gazteen aisialdiaz arduratzeko.
•    1995: Ekin Emakumeak elkartea eratzeko urtea izan zen, emakumeei euskarara gerturatu eta pertsona gisa garatzeko bideak zabaltze aldera.
•    1996: Euskalan erakundetu zen azkena, lan-munduan, eta bereziki enpresetan, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Aurten ospatzen dugun urteurrena AEDrena ez ezik AEDtik sortutako erakunde guztiena ere bada, beraz.

Aipatu, azkenik, Arrasateko elkarteon jarduera eta lan egiteko modua eredu izan direla gaur egun Hego Euskal Herrian diharduten laurogeitaka euskara elkarteentzat. Horren adibide dugu AEDk 1990ean bultzatu zuen Euskararen Hitzarmena, ordu hartan elkarrekin harremanak euskaraz izateko konpromisoa hartu zuten 37 erakundek sinatu zutena. Ekimen hura mugarri izan zen erakundeak euskalduntzeko bidean gaur egun hain hedatua dagoen hitzarmengintzaren filosofia eta metodologia erabili zirelako estreinako aldiz.

Urtetako lan oparo horrek erakunde publikoen errekonozimendua ere jaso zuen 1997an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abbadia saria eman zionean Arrasate Euskaldun Dezaguni.

25 urte argazkitan
<embed id="VideoPlayback" style="width: 400px; height: 326px;" flashvars="" src="http://video.google.com/googleplayer.swf?docid=7064796247944607403&hl=en" type="application/x-shockwave-flash">

25 urte, galeria

Ekitaldi nagusiak
Euskara elkarteen erakusketa
Non: Arrasateko Kulturate Kultur etxean
Noiz: maiatzaren 30etik ekainaren 15era. Inaugurazioa, maiatzaren 30an arratsaldeko 20.00tan egingo da, Batzar Nagusiaren ondotik.

Udalekuetako omenaldia
Non: Arrasateko Zaldibar frontoian
Noiz: ekainaren 25ean, Txatxilipurdi elkarteak San Joan jaietan antolatzen duen Eguzki Laru Egunaren barruan.

Uztailean beteko dira hogei urte, Txatxilipurdik, oraindik AEDko lantalde zelarik, lehenengo udalekuak antolatu zituela. Urteurren hori ere ospatuko dugu 1988 hartako udalekuetan antolatzaile eta begirale lanetan aritu zirenei omenaldi xume bat eginez erein zuten haziagatik eskerrak emateko.

"Denok elkarrekin" egun osoko jaialdia
Non: Arrasaten (gune ezberdinetan)
Noiz: irailaren 20an.

Egun osoko jai honetan urteurrena arrasatear guztiekin ospatzea da helburua. Herriko kultur, jendarte eta kirol erakundeak jaian inplikatuz, eta adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak eskainiz. Bestalde, Arrasaten bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonen arteko ezagutza eta harremanak sendotzea ere gura da.

Egitarau zabala izango da eta zehaztuko dugu aurrerago

Gogoeta saioak: Hitzaldi zikloak eta jardunaldiak

Euskararen jatorria, egungo egoera eta geroari buruzko zikloak

Hiru zikloren bitartez, euskararen jatorriaren gainean dauden zenbait teoria ezagutu, egungo egoeraz gogoetatu eta etorkizuneko erronkak irudikatzeko aukera emango diegu arrasatearrei.

Euskararen jatorria: lehenengo ziklo hau urteurren ospakizun ofizialekin hasi aurretik egin zen.

Euskararen gaur egungo egoera: mahainguru formatuarekin garatuko dugu bigarren ziklo hau maiatzean zehar egin da.

Euskararen geroa: urrian emango diegu amaiera zikloei begiak euskararen geroan jarririk. Euskarak etorkizunari begira zein erronka dituen aztertuko dugu, punta-puntako hiru aldetatik: hedabideak eta teknologia berriak, hizkuntzaren kalitatea eta inmigrazioa. Hizlariak aipatu gaietan aditu diren pertsonak izango dira.

Nazioarteko jardunaldia

Noiz: Azaroan
Non: Kultur Ateko areto nagusian

Arrasatearrei berariaz zuzendutako zikloak ez bezala, euskalgintza osoari oro har eskainitako ekarpen tekniko gisa ari gara antolatzen azaroan egingo dugu. Izan ere, oker ez bagaude, gaurdaino jorratzeke daukagun gaia izango dugu aztergai egun osoko jardunaldi horretan.

Egitaraua aurrerago zehaztuko dugu.

AED eskoletan
Non: Arrasateko eskoletan
Noiz: Iraila eta abendua bitartean

AEDren sorrerak eta lanak herriaren euskalduntze prozesuan izan duten garrantzia belaunaldi berriei azaltzeari estrategiko deritzogu etorkizunari begira gazteek euskararen aldeko jarrera harro eta aktiboa gara dezaten. Izan ere, hogei urtetik beherako arrasatearrek ez dute ezagutu erdarazko hezkuntza soilik eskaintzen duen ikastetxerik, Arrasate Pressik gabeko asterik edo udalekurik gabeko uztailik, adibide batzuk jartzearren.

Beraz, hori guztia nondik eta zergatik sortu den azaltzeko programa bat garatuko dugu ikastetxeetan irailetik abendura bitartean. Programa hori fintzeko lantalde bat jarri dugu lanean Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi ikastolako irakasleak elkarturik. Asmoa da hezkuntza ziklo bakoitzean gaia lantzeko metodologia eta material berezituak prestatu eta baliatzea.

Omenaldia
Non: Kultur Ateko areto nagusian
Noiz: Abenduaren 3an

Ekitaldi instituzional honetan gure artean izan nahi ditugu mende laurdeneko bide luze bezain emankor honetan bidaide izan ditugunak. Hala nola, erakunde publikoak (Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), Topagunea eta bazkide dituen euskara elkarteak, Arrasateko Euskalgintzako kideak eta herriko beste hainbat erakunde eta norbanako.

Ekitaldi horrek hiru helburu izango ditu:

•    AEDko sortzaileak omendu
•    Herriari oro har euskararen alde egindako guztiagatik zorionak eta eskerrak eman
•    Arrasate euskalduntzeko bidean lekukoa belaunaldi berriei eman

Helburuak
25. urteurreneko ospakizunen helburu nagusiak hiru izango dira:

Urte guzti hauetan eginikoa ospatzea, oraindik ere egiteke asko dugula nabarmenduaz
AED sortuz geroztik euskarak aurrerapauso nabarmenak eman ditu orokorrean eta bereziki Arrasaten. Hobetze horretan zeresan handia izan du AEDk eta AEDtik sortutako erakundeek egindako lan oparoak, baina ez da geurea meritu osoa, noski.

Horrexegatik, urteotan euskararen alde egin duten guzti-guztiekin batera ospatu gura dugu urteurrena: gure bazkideekin, euskalgintzako beste erakundeekin, herrikideekin, enpresekin, kultur taldeekin, Administrazioarekin… Denon lanari esker iritsi baikara hirutik batek euskaraz egiteko ohitura hartzera.

Euskara elkarteak sendotzea
Urteurrenak gure elkarteak berrindartzeko balio behar du, hiru ildo nagusitan: bazkideak, euskararen aldeko inplikazio eta jarrera aktiboa eta elkarlana

Etorkizuneko bideaz hausnartzea, aldi berean egiteke duguna egiteko bideak eraikiaz

Urteurrena abagune paregabea iruditzen zaigu euskalgintza osoa etorkizunean egin beharko dugun lanari begira jartzeko. Alde horretatik, gure erronka da euskalgintzari, jardunaldi baten bitartez, ekarpen tekniko aberats bat egitea.

Bestalde, arestian aipatu bi helburuok ondo bideratuz gero, urteurren hau inflexio puntu garrantzitsua izango da Arrasaten euskararen erabilera jendarteko esparru guztietara zabaltzeko lanean.