Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/24 16:15:34.549 GMT+1

UDALETXEAK KAFE ANTZOKIA ITXI NAHI DU



Ez nuke inoiz pentsatuko M-Clan musika taldearen kontzertu batean jende gehiegi egoteagatik Kafe Antzokia itxiko zutenik. Baliteke Doctor Deseo izango balitz, Kafe Antzokian Doctor Deseoren zenbait kontzertuetan egoteko aukera izan dut eta lepoz jende egon da, baina itxitzeko moduan?.

Horixe da egoera, gaur egun Bilboko Kafe Antzokiak legez sar dezakeen jendetza, 420 bat lagun, oso gutxi dela. Antzokian egon den edozeinek daki jende kopuru horrekin ia ia hutsik dagoela, berez jende gehiago sartzeko aukera izan beharko lukeela, baina badirudi Bilboko Udaletxeak ez duela baimenik eman nahi; behintzat lokalean berrikuntzarik egin gabe.

Horrelakoxeak dira gauzak eta euskal blogosferan puri purian egon beharko lukeen gaia dela deritzot, euskal esparrua baita Bilboko Kafe Antzokia. Behintzat Facebooken kanpainia bat antolatu dute eta Kafe Antzokiko webgunean sinatzeko aukera ere badago; orain guri dagokigu Antzokia bizirik nahi dugula erakustea.

Nork: A29.2009/01/24 16:15:34.549 GMT+1
Etiketak: bilbo kafe antzokia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Inkesta Berrian: http://www.berria.info/paperekoa/KULTURA/2009-01-24/045/009/INKESTA._1._Kafe_Antzokiak_hamahiru_urtean_egindako_ibilbideaz_zer_balorazio_egiten_duzu_2._Zer_ondorio_ekar_lezake_Kafe_Antzokia_behin_betiko_ixteak_ANARI_GOTZON_BARANDIARAN_ARKAITZ_ESTIBALLES_TXUMA_MURUGARREN_RUPER_ORDORIKA_AIORA_RENTERIA_PATXO_TELLERIA._Musikaria_Idazlea_Bertsolaria_Aktorea_Musikaria_Musikaria_Musikaria_Aktorea.htm

Nork: A29.2009/01/24 18:29:59.880 GMT+1

Ez da egia kontzertu batean izan zenik, goizaldeko 5etan egindako kontaketan baizik. Kafe Antzokiak gezurtatu zuen komunikatuan, udalak ere zuzen eman zuen datu hori baina hala ere zabalduz joan da zuzendu gabeko datu okerra.

Edozein moduan, hor dago kafeantzokia.com webgunea eta, aipatu duzun Facebookekoaz gain, Twitter ere badu Kafe Antzokiak.
Denok sinatzera!

Nork: Anton Garai.2009/01/26 22:07:43.526 GMT+1
http://www.kafeantzokia.com

Argi dago orduan Udaletxekoek 5:00etan egindako kontaketa batean izan zela :) Barkatu datu okerra zabaltzeagatik, baina hasiera batean hori irakurri bainuen. Eskertzekoa Herriak hartu duen posizioa Kafe Antzokiarekiko, espero dezagun Maiz eta bere lagunek pentsa dezatela berriro ere egindako guztia eta Kafe Antzokia orain arte bezala irekita jarraitzea. Erreferente kultural den moduan. Eutsi!

Nork: A29.2009/01/29 00:38:10.879 GMT+1

Errenferentziak:

...orean edo ta Sexty Sexers bezalako punta puntako talde euskaldunak.2009an Kafe Antzokia istear ibili zen; baina euskal komunikabideetan gaia jorratu, et...

Erreferentzia: 2009 BUKATZEAR - 29A 2009/12/31 11:16:34.478 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak