Ikasleen ajendetan egun berezia dugu, asko hurbiltzen baitira. Zurrumurruak entzun ditut garai batean Deustuko Unibertsitatean egin izan zela, baina nik ez dut inoiz horrelakorik ikusi. Garai batean Leioako Medikuntzan antzeko jaialdi mundiala ospatzen zen, ez naiz inoiz bertan egon, baina badakit egiazkoa zela jaialdi hura, bertan egon baitiren lagunak ezagutzen ditut. Azken hau ere, duela zenbait urte ez da antolatzen azken edizioan izan ziren arazoak direla eta.
Aurtengoan ez du euririk egiten, ohikoa izan ohi da Champanadan eguraldi txarra izatearena. Gaurkoan kristoren hotza ari du, baina eguraldia ez da txarra. Baina ni ez naiz joango. Lehenik Unibertsitatean lanean egon behar dudalako, Boloniarekin azterketak lehenago izango baiditugu eta azkenik lagun askotxok jada Unibertsitatea bukatu baitute.
Ni ez naiz Sarrikotik azalduko, baina behintzat Unibertsitateko lehen urtetan dabiltzan gazteek jakin dezatela "Champanada"ren existentziaz, zeren Unibertsitatean zenbait pertsonekin hitz egin dut eta ez zuten jai honen berri. Akaso ikasle pixuan galbiltzanok soilik jakingo dugu? Ez dut uste.

Erantzunak
Garai batean egiten zen Deustun. Nire lehen urtean, bakarrik hartu zitekeen txanpaina bertako tabernan eta unibertsitatera sartzeko karneta eskatzen zuten, ez sartzeko kanpoko inor. Deusturi dirua sobratzen zaionez...
Nork: Nahikari.2009/12/18 00:08:35.546 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik