Gaur egun nabigatzaile aukera handiagoa dago, eta asko hobetu dira; hala nola Opera, Chrome edo ta Firefox erabil ditzazkegu Windows sistema eragilean, baita betiko Internet
Jende dexentek Opera, Chrome eta Firefoxen artean akaso ez du jakingo zen aukeratu, badago nork esaten duen Chrome besteak baino azkarragoa dela, Opera hobeagoa baina ez duela ulertzen zergatik jendeak ez duen erabiltzen; nik Firefox erabiltzen dut.
Zergatik Firefox? Nik "add-ons" edo ta "gehiagarriak" jartzeko aukera ekartzen duelako erabiltzen dut, denbora da hauek erabiltzen ditudala eta gaur egun oso ezberdina egingo litzaidake hauek gabe internet barna ibiltzea. Hona hemen erabiltzen ditudanak:
- Extended StatusBar: Orrialdearen karga buruzko informazioa, denbora ... batez ere konexio kaxkarra dudanean erabiltzen dut.
- TwitterFox: Nabigatzailetik twitter kontua erabiltzeko, besteen tweetak irakurtzeko etab.
- DetectVideo: Streaming plataformetako mugak (rapidshare, megaupload, megavideo) hausteko.
- NoScript: Segurtasuna Firefoxen, zenbait scripten kontrola izateko.
- EuskalBar: Euskarazko hiztegiak.
Gainera esan beharra dago, gaur egungo Firefox 3.5 Beta 4 HTML 5 erabiltzen duela.
Erantzunak
Nik ere Firefox erabiltzen dut. Zuk aipatu dituzun euskalbar eta twitterfox-ez aparte hauek nik erabiltzen ditudan gehigarriak:
Gtranslate: ingelesez ulertzen ez dudan edozein hitzen gainean klik bikoitza egin eta itzulpena egiteko. Oso erabilgarria.
Foxitunes: Firefoxetik musika kontrolatzeko, leihoak aldatzen ibili beharrean.
Web mail notifier: Nire korreo pertsonalak (gmail eta hotmail) hor txertatu, eta email bat heltzen zaidan bakoitzean, abixua pasatzen dit.
Nork: Lander.2009/06/12 15:45:39.161 GMT+2