Unibertsitatera joaten naizen bitartean Bilboko kaleko paretetan aurki ditzazkedan
paperak,
albisteak edo ta
kontzertuen berriak irakurtzea gogoko daukat. Duela aste batzuk, edo hobe esanda hilabete Athletikekin Balentziara joateko milaka bidaien eskaintzak irakurri nituen, ez dakit ze nongo peñarekin,
Abertzale Sur,
H.N.T edo beste Athletik zale ezagunekin; baina gaur
Kaskagorrik bere 20.urteurrena ospatuko duela irakurri dut,
maiatzaren 9an hain zuzen ere.
Bilbora ikastera etorri baino lehenago ez nuen
Kaskagorri ezagutzen, are gehiago txiripaz ezagutu nuen, zeren Zorrozaurren zenbait kontzertu antolatu zituzten, bertan,
Los Suaves,
Doctor Deseo,
Koma eta beste hainbat talde egon ziren; gainera gogoratzen dut
Asterixen irudia erabili zutela. Gaur kalean erdi lo joaten nintzela, berriro ere
Asterixen aurpegia ikusi dut, badirudi formula ondo daokiela
Kaskagorrikoei.

Hona hemen esteka :
Egitaraua
Idatzi artikulu bat