29A

WHOOPAA, SARE SOZIAL BERRIA
<html>
<body>

Sare sozial ugari existitzen dira jada interneten, honen adibide dira: facebook, linkedin, twitter, g+ edo ta tuenti. Hala ere, baten batzuek oraindik sare sozial perfekturaren bila dabiltza eta horrelaxe ezagutu dut Whoopaa.

Egunkarian hauxe irakurrita: "Whoopaa ofrece al usuario lo que Facebook no puede dar."

Baliteke Asier Sarasuak arrazoi izatea, sare sozial honek zenbait berrikuntza eta aldaketa dakartza; baina nik beste galdera bat egingo nioke nire burua: "Gaur egun facebookek daukan jendetza mugiaraztea lortuko dute?" G+ aski ongi plazaratu zuen bere sare sozial berria eta oraindik ez dakit nik espero zituen emaitzak lortu dituen. Lagun dexente ezagutzen ditut sare sozialetan mugilduta dabiltzanak, eta gehienek facebook erabiltzen dute besteek hori erabiltzen dutelako, ezagunena delako eta bere garaian  boom antzeko bat egon zelako. Erabiltzaile askok ez dute Whoopaa ezta ezagutuko; beste askok jada Tuentiko kontuak ezabatu dituzte eta soilik Facebooken jarraitzen dute.

Barkatu, baina nire ustean sare sozialen asuntua jada   out  aurkitzen den gai bat da. Poztuko nintzateke guztia ongi irtengo balitz, baina nik behintzat ez dut batere argi ikusten, hala ere, beraien helburua lortu dutela uste dut; interneten beraien produktuari buruz hitz egitea.

</body>
</html>

BERTSOLARI, MIKEL ALTUNAREN FILMA
<html>
<body>
Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, Hondarribian aukera paregabea sortu zitzaidan larunbatean; Asier Altunak ekoizturiko Bertsolari film/dokumentala ikustea. Egia esan behar baldin badut, zenbait zalantza nituen aurkituko nuen proiekzioari buruz, baina internet bidez zenbait kritika irakurri nituen eta bazirudien Mikelek lan aproposa egin zuela. Bestalde, Hondarribian egindako auditorio berria ikusteko aukera aproposa izan zen.

Duda gabe, 3€ren truke larunbat arratsalde paregabea pasa nuen eta Bertsolari filma asko gustatu zitzaidan, ikusi ez baduzue benetan gomendagarria.
</body>
</html>

BILBORA ITZULI, 2011/2012RAKO IKASLE PISUA
Bai azkenean 2011/2012ko kurtsorako Bilbora itzuli beharra daukat; oraingoan beste aldean aurkitzen naiz, alegia, ez daukat pisurik ezta bertan ikasten duten ikaslerik ere. Oraingoan ni egon beharko naiz elkarrizketen atzean, ni beste batzuen etxeetan sartu beharko naiz; eta guzti hau uda nahiko berezi bat bizi ostean. Oraingoan kurtsoak irailan hasten dira, eta gradu delakoetan aurkitzen dira ikaslean, beno agian masterrean sartuta dabilen norbait ere egon daiteke. Esandakoa, berriro ere, Bilbora. Norbait pixukide bila edo egongo balitz ederki asko eskertuko nuke.

EUSKARAREN ALDEKO JAIAK 2011
Korrika ate joka dugun honetan, euskararen alde ospatuko diren jaialdien zerrenda egitea erabaki dut; baliteke euskaldunok jada gure ajendetan datak gorriz izatea, baina badaezpada hona hemen zerrenda:

Korrika 17

Noiz: Apirilaren 7tik 17ra.

Non: Trebiñun hasi eta Donostian bukatu.

Herri Urrats

Noiz: Maiatzak 8.

Non: Senpere.

Ibilaldia

Noiz: Maiatzak 29.

Non: Ondarroa.

Euskal Eskola Publikoa

Noiz: Ekainak 5.

Non: Bilbo (Areatza Pasealekua).

Araba Euskaraz

Noiz: Ekainak 19.

Non: Laudio.

Kilometroak

Noiz: Urriak 2.

Non: Azpeitia.

Nafarroa Oinez

Noiz: Urriak 16.

Non: Tafalla.

Argi dago badagoela nora joan, aukera anitza baitugu, pena aurten Hondarribian korrika egin ahal ez izatea, baina ingurutik behintzat ikusteko aukera izango dugu.

SUGAAR DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN
Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitateko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut.

Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegiari buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatean, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaarrekoak, bai Facebooken eta baita Tuentin ere.

"Txikitasunaren Handitasuna" lelopean martxoaren 31n ekitaldia idazakaritza ondoko Paraninfoan 12:15etan egingo dute.

Ez dakit nolako harrera izango duen Sugaar Elkar Kultur Elkarteak baina zoriontzekoa beraiek sortu dutena. Gogoratzen dut bai Unibertsitatean hasi nintzen garaian euskaraz hitz egiteko / ikasteko aukerak; azkenean ikastolan ikasitakoak edo ta herritarrok euskaraz hitz egiten genuen, baina Bilbora iritsi nintzenean guztiz arrotza egin zitzaidan egoera.

Nork daki nolakoa izango den orain datozen herri/ikastoleko ikasleentzat baina nik behintzat aurrera-pausu nabaria ikusten dut. Zorionak!

HARUNTZA BEGIRA
<html><body>
Zenbait aste pasa dira azkenekoz hemen idatzi nuenetik, akaso jada 140 karakterez osaturiko mezuekin aski daukat, auskalo.

Gaur ere gogoratu dut Txampanada, Bilbon gabonetako "oporrak" hasi baino lehenagoko azken ostegunean ospatzen den jaialdia. Baliteke nostalgia izatea, baina argi daukat Bilbo berezia izan dela; aste honetan bertan, Kafe Antzokiak urteak bete ditu; Zorionak!.

Aurtengoan, gabonetan euskaldunok San Mamesen futbol partida jolasteko aukera izango dute; gauza ttikiak dira baina hauxek dira gure egunerokoa handi egiten dutenak

Behintzat aurtengo abenduan Donostiatik pasatzeko aukera izango dut Santo Tomas Egunean; guztiok badakigu bertan Bilbon baino ohitura handiagoa dagoela.

</html></body>

PARIS IKUSI BEHARREKO HIRIA
<html><body>

Duela astebete Parisen nintzen. Lagun bati bisitan, lan kontuak edo ta Unibertsitate praktikak direla medio bertan amaitu baitu, nork daki non amaituko duen baina badirudi ez duela gurean amaituko.

Lehen aldiz egon nintzen joan den astean Parisen, bai bidaia oso laburra izan zen, baina ederki asko pasa nuen. Ostiralean Pariseko zenbait gauza bixitatu nituen, beti turistak lagun nituela, turista pila daude Parisen leku oro. Gau partean ez nuen parraldarik egin, hala ere, "Crêpe" bat afaltzeko aukera izan nuen, eta beranduago zenbait birra pintxar edan genituen, baina lasai asko, larunbatean egun gogorra izango baitzen.

Larunbatean goiz-goizetik Parisen murgildu ginen, turisten artean, milaka leku ikusi eta argazki egin genituen; gehien gustatu zitzaidana bizikletak alokatzearena izan zen, oso ongi pasa genuen kotxeen artean, zubiak zeharkatuz eta Tourreko leku klasikoetatik pedalei emanez.

Gau partean, "Pigalle"n aurkitzen den La Cigale areto famatuan izan ginen, Crystal Castles taldearen kontzertuan. Bihar larunbata kanadiarrak Bilbon izango dira, seguru Kafe Antzokia ere ederki asko beteko dutela; frantsesik egongo da bertan?

</body>
</html>

UDA EZBERDINA
Uda bukatzear daukat eta jada Deustuko Unibertsitatean hasi dira klaseak, beste batean aipatu nuen moduan ez nabil Bilboko ikasle pixuan; ez zuen zentzurik alokairu bat ordaintzeak 10.5 kreditu falta zaizkidanean.

Aurtengo uda guztiz ezberdina izan da, lehenik eta behin irailean azterketarik izan ez dudalako, alegia, San Fermin garaian egin behar izan nituen Bolognia prozesua dela eta; zer nahiago? Emaitzak ikusiz gero, badirudi Unibertsitateko ikasleak hobe gabiltzala Bologniar erara.

Aurtengo udan berriro ere Dublinera joateko zortea izan dut, diferentzia nabaria izan da, jada kaleak, autobusak, ordutegiak eta jakin beharrekoak banekizkien; horrelaxe, Seomra Spraoi edo ta Dublin Exchange bezalako leku bereziak ezagutzeko aukera izan dut, bat baino gehiago harrituta geratzen zen ni bertan ikusitakoan.

Dublineko egonaldia amaitzerakoan, herrira etorri nintzen, bertako jaiak ate joka baitzeuden. Esan beharra daukat beste urteetan ez nuela jaietan egoteko aukerarik izaten, azterketa garaia edo hauek prestatzeko garaia izaten baitzen; baina urtengoan herrian egoteko zortea izan dut. Gainera oso une bereziak bizi izan ditugu lagunartean, nire lagunetako bat kantinera moduan atera baita Gora Ama Guadalupekoa konpainian, eta hondarribiarrontzat egun berezia izan ohi da irailaren 8a.

Orain jaietako ajeari aurre egiteko garaia iritsi da, Unibertstatetik gauzak nola doaz ikustea eta gelditzen zaizkidan kreditu gutxi hauei egurra ematea. Hala ere, ohitura dudan moduan, etzi Miranda aldera joango naiz Ebrovisioko Jaialdiaz gozatzeko intentzioarekin.

FINANTZAK BLOGEAN
Unibertsitatean behin baino gehiagotan izan ditut finantzak lantzen dituzten ikasgaiak; hasiera batean ez nituen oso gogoko, beti nahiago izan ditut matematika edo ta programazioa jorratzen dituztenak.

Aurtengoan irakasle berri bat izan dugu eta berak proposaturiko programa guztiz ezberdina izan da, egunerokoak ikusi izan ditugu eta adibideak ere horrelakoak izan dira; azken batean ikasleengan nolabaiteko motibazioa eta interesa piztea lortu izan du; nire kasuan behintzat bai.

Azterketa egunean ez nuen azterketa borobilik egin, are gehiago ez nuen azterketa gainditu, baina irakaslearekin hitz eginez akordio batetara iritsi ginen, irakasgaia blog baten bidez lantzea. Berak hurrengo urtean sistema hau erabili nahi baitu, baina ikasle guztiekin probak egin baino lehenago, talde txiki batekin probak egin nahi zituen, horrela esperientzia izango du eta nik ere nahiago dut era honetan irakasgaia landu.

Badirudi 2.0 irakaskuntza geroz eta nagusiago dagoela gaur egun, horren adibide kontaturiko pasartea; ez hori bakarrik irakaslearekin lasai asko, twitter edo ta beste  web 2.0 baliabideen bidez hitz egin dezaket :-) Amaitzeko, hona hemen sorturiko bloga: FinanzaSocial nik uste gaiak nahiko argi azalduta daudela, baina nire helburua norbaiti informazioa baliozkoa izaterena da, nik behintzat zeinbait gauza ikasi ditut.

TREN BERDEA HONDARRIBIRA HELDU DA
<html><body>

Nahiz eta une honetan Bilbon egon eta kriston euriteak ditugun, internet bidez honako berria irakurri dut, Hondarribiari buruz:

Hondarribiko Udalak hiria bisitatzeko beste gailu bat jarri du abian: tren berdea. Larunbatero Hondarribia ikusteko beste aukera bat izango du horrela hiritarrak eta bisitariak. Ekimen berri honen aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxean, Gregorio Berrotaran Landa Garapeneko zinegotzia, Maite Pelaez Turismoko zinegotzia eta Juan Cruz Alberdi Behemendiko gerentea izan diren ekitaldi batean.

“Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik” esa ndu Gregorio Berrotaranek. “Trenak garraiobide berri bat izan nahi du gure herria beste era eroso eta desberdin batean ikusteko. Larunbatero aterako da larunbata honetan hasi eta irailaren 11 arte. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egingo du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartuko du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joango da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egingo da, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatuko da”.

Ordutegiei dagokienez, Maite Pelaezek argitu duenez, “goizetan 10.00etan eta 12.00etan aterako da San Juan de Dios-eko biribilgunetik eta arratsaldetan 16.00tan eta 18.00tan. Guadalupetik aldiz, 11.00tan, 13.00tan, 17.00tan eta 19.00tan aterako da. Igo eta jaisteak bi euro kostako du, baina euro bat ordainduta Guadalupera igo daiteke eta oinez jaitsi, edota han egonda behera jaitsi trenzan. 30 pertsona eraman ditzazke trenak bidaia bakoitzean”.

Poliki-poliki doaz gauzak Hondarribian baina ilusio handiz jasotzen ditut horrelako berriak, badirudi herria geroz eta "orlegiagoa" izango dela; baina nik martxan ikusi nahi dut trena, biztanleek erabil dezatela eta zergatik ez, asteburuetan datozen bisitariek ere. Baina ene buruari galdetzen diot, guzti hau herria hobetzeagatik edo dirua lortzeagatik egin ote dute? Ez dut gaizki pentsatu nahi.

</body>
</html>