Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/28 14:21:32.169 GMT+2

FANT, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA


Badator urtero bezala Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, FANT egia esan behar baldin badut ez nahiz urtero pasa izan, batzuetan ezinezkoa izan dudalako ordutegiak direla eta; baina aurtengoa maiatzaren 3tik maiatzaren 9ra ospatuko dela kontuan izan da; asteburua izango dut planninga antolatzeko.

Webgune ofizialean programa guztia dago, .pdf formatuan, posiblea da, triptikoa - eskuko moduan - jeistea edo ta programa guztia - bertan informazio gehiago dago - jeistea.

Duela urte batzuk pasa izan ginenean filma ingelesez jarri zutela, eskerrak azpitituluak zituela zeren bestela ez nuke askotxo ulertuko; oraingoan behintzat denboraz ikusiko dut zein hizkuntzatan emango dituzten filmak. Badirudi dohako nahiz ordaindu beharreko pelikulak daudela, hala ere, prezioak ez dira oso altuak 5€ inguru - asteburuan kalimotxoren bat gutxiago hartuta, ez duzu arazorik izango -

Orain eguzkia gogor dabilela, Bilbon aldean behintzat 31ºC - 35ºC egin ditu gaur, non hobe zine areto txiki batean film bat ikusten baino? Denbora eta gogoa izanez gero, badakizue, Bilbon Zine Fantastikoa ikusteko aukera dago.

Nork: A29.2010/04/28 14:21:32.169 GMT+2
Etiketak: bilbo fant | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak