Oraingoz # 1 Resaca izeneko lana bakarrik atera dute, jeisteko moduan dago beraien webgunean .pdf formatuan, pena merezi du irakurtzeak. Dirudienez, paperean ere inprimatu dituzte zenbait ale, horrela Gasteiz eta Bilbo bezelako hirietako leku bitxietan utzi dituztelarik; lasai asko pasatzen den jendeak har eta irakur ditzan; fanzine baten moduan edo.
Gaur egun gaztelaniaz idazten den proiektu irekia da, beraiekin kontatuan jarriz gero parte hartzeko aukera izanez. Benetan aberasgarriak iruditzen zaizkit horrelako proiektu alternatiboak; idazleek kudeatutako proiektua, ilusioz hasitako proiektuak; espero dezagun aurrera jarraitzea.
Posiblea izango litzateke horrelako zerbait euskaraz egitea? Estertoresekin indarrak batu? Euskarazko proiektu berria sortu? Ozen oihu egiten dut euskal blogosferara, erantzunen bat entzuteko esperantzaz.

Erantzunak
Euskaraz, zergatik ez? Nik ez dut zaila ikusten....
Nork: oier u..2009/04/21 15:20:18.441 GMT+2
http://anpulubila.murgilduta.net
Kontakturako badakizu emilio bat:
bertol(abildua)gmail(puntu)com
Nork: A29.2009/04/23 16:38:50.516 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A