Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

nor dabil hemendik ...

1985ean Hondarribian jaioa. Gaur egun Bilbon Informatikako Ikasketak aurrera ateratzen saiatzen naiz Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Astean zehar Bilbon bizi naiz eta asteburuetan etxera joaten saiatzen, azterketa garaiak salbu.

Blog munduan lehenagotik ibilia naiz, El Estudiante de Deustu, Bakarhizketan edo ta AmodioBlog ekin. Gogoko daukat musika entzutea, kontzertuak zuzenean ikustea, zinea, informatikaren mundua, batez ere GNU/Linux eta Segurtasun Informatikoarekin loturiko gaiak. Bestalde Deustuko Unibertsitateko e-Ghost Taldeko kidea naiz, hala ere, ez naiz oso aditua GNU/Linux Sistema Eragilean. Programazioaren mundua nahiko interesgarria iruditzen zait, eta bertan ikasteko dexente daukat. Honekin lotuta ikaragarria iruditzen zait, Demoscenea edo delakoa; nahiz eta hau ez oso ezaguna izan. Euskal Herrian badaude zenbait Demoscene talde, hala nola, RGBA eta GUM.

Nahiz eta honen ostean zientzia gizon petoa iruditu, oso gogoko ditut letren mundua eta ez dira gutxi dudan jarri ditudan aldiak ea zientzia nire mundua den. Lagun batek zioen moduan letretako zientzilaria dirudizu edo ta zientzia munduko letra gizona ;D Ez bata ez bestea... mestizajea edo horrela.


Estatistikak