Egoera aldatu egin da, kirolaren eguna ospatu dugun honetan, hau da, ez dugu klaserik izan eta nahi izan duenak Unibertsitatera joan da bertako kirol txapelketetan partehartzeko; mus txapelketa, futbol-7, saskibaloia, xakea eta beste mila kirol ba Unitik agertuko zen; baina zein izan da nire sorpresa... Guk gure kirol eguna ospatu dugula, Javarekin pixkat jolastuz. Deskantsua hartzeko orduan ikasleen webgunera sartu eta erabat aldatu dutela ikusi dugu, a zer nolako aldaketa orain askoz hobe dago webgunea niri behintzat askoz errazago egiten zait bertatik nabigatzea eta web 2.0 puntu bat ere badu, ikasleekin halako feedbacka bilatu nahian ;-)

Hemendik behintzat webgunearen aldaketa aurrera eraman dutenei zoriondu besterik ez, nahiz eta dudan jartzen dudan norbait pasako den.
Erantzunak
Ondo legoke webgune berrira lotura bat ematea! Zein da?
Nork: Gari.2008/02/13 09:59:01.185 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Hemen duzu Fakultateko webguneko helbidea: http://www.eside.deusto.es
Eta ikasleentzako webgunea:
https://estudiantes.deusto.es/
Baina azken honek ezinzena nahiz pasahitza eskatzen ditut, eta ikaslea edo Unibertsitatean lan egiten ez baduzu zail ikusten dut bertan sartzea... nork daki akaso bug bat aurki dezakezu edota SQLinjection batekin ... zorte on.
Nork: newton.2008/02/13 12:26:32.716 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A
Nork: oier u..2008/02/13 23:40:33.913 GMT+1
http://anpulubila.murgilduta.net
Gaur bertan sartu naiz eta bai, asko hobeto dute ikasleen extraneta. Ordua bazen!
Liburutegiko programa ere berriztu dute, orain errezagoa da liburuak bilatzea eta eskatzea. Etxetik ere aukera daukagu ikusteko zeintzuk liburu ditugun mailegatuta, noiz bueltatuko dituzten interesatzen zaizkigun liburuak,...
Nork: Nahikari.2008/02/19 14:09:07.407 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik