Orain Unibertsitateko ordenagailu gelan aurkitzen naiz. Orain Estatistika 2ko klasean egon beharko nuke. Ez zegoen inor klasean. Ez zegoen oharrik klasean. Badirudi klaserik ez zegoela. Ostirala eta goizeko 9:00tan ezertarako azaldu naiz Unibertsitatean. Orain azken kurtsotan gabiltzanok azterketak ditugu, klaseak amaituta, baina beste kurtsotakoek oraindik klaseak dituzte, Estadistika 2 esaterako.
Mila esker RiaƱo Sierra irakasleari, mila esker abisurik klasean ez jartzeagatik, mila esker e-mailik ez bidaltzeagatik, mila esker Deustuko Unibertsitatea hain handia egiteagatik, mila esker benetan.
Erantzunak
Ongi etorri klubera!
Filologian badago irakasle sinpatiko bat ia inoiz ez dena agertzen, ez du abisurik uzten, eta gainera esaten du oso lanpetuta dagoela. Gora Deusto!
Nork: Nahikari.2008/05/23 18:00:10.560 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik