«sangre, sexo y rock & roll. Nuestras intenciones no son otras que llevar este punk- rock desde nuestros laboratorios a tantos sitios como nos sea posible» Via DV Kontzertuan entzundako abesti gehienak maketakoak izan ziren, hala ere, MotoSierra taldearen zenbait bertsio entzuteko parada izan genuen. Giro nahiko ona egon zen, festa ikaragarria izanez. Hauek amaitutakoak gauzak nahiko aldatu ziren, Keike taldearen txanda. Euskal Herri mailan askoz ezagunagoak, Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketako irabazleak, beste taldeetan ibilitako musikariak... Kontzertuko talde garrantzitsua zirudien. Pena izan zen, aurrealdean askoz jende gutxiago egon ginen, jendeak ez zuen erantzun, bazirudien Bloodseekersekin guztia eman zutela, nekatuta zeudela; hala ere, aurrean egon ginen 5 - 4 pertsonak eta Keike taldeekoen lagunek taldekoei animoak ematen saiatu ginen. Haiek rock and rolla egiten zuten, eta horrekin gozatu beharra zegoen. Politak izan ziren abestiak, Sorkun taldearen antza hartu nien nik. Han egon ginen, hauek ere zenbait bertsio jo zituzten ea jendea animatzen zen edo... oraingoan Skunk Anansie taldearen zenbait abesti jo zituzten. Jendeak berriro ere ez zuen behar bezala erantzun. Kontzertua amaitutakoan, baxujolearekin hitz egiteko parada izan genuen, eta eskerrak eman zizkigun hor aurrean egoteagatik, nik ere eskerrak eman nizkion herriko diskotekan Rock and Rolla entzuteko aukera emateagatik. Mila esker kontzertuagatik. Nik mihiarekin jolasean jarraituko dut ;)
Prentsa: Diariovascon kontzertuaren abisua
Erantzunak
Erantzungo duzuelakoan. Eskerrik asko
Nork: Patxi.2007/01/25 04:03:15.091 GMT+1