Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/01/31 13:40:14.700 GMT+1

Blogak.com euskarazko blogak sortzeko aukera berria

Jada martxan dago Blogak.com euskal blogosferan blogak sortutako baliabide berria. Hau CodeSyntaxek garaturiko Bitakoraizeneko CMSarekin.
Argi dago euskal blogosfera oso azkar hazitzen ari dela eta azken hilabetetan aldaketa dexente egon direla; orain ezinezkoa dugu euskarazko baliabiderik ez dagoela esatea; baina nik orain galdera bat daukat, zergatik jendeak MSN Spaces delakoa erabiltzen du? Nik behintzat ez daukat gogoko eta erabat ados nago mini-dek dioenarekin.

Nork: A29.2006/01/31 13:40:14.700 GMT+1
Etiketak: blogak internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Erantzuna argi dago: ordenagailuarekin datorrelako

Gazte jendeak MSN Messenger darabil "ordenagailuarekin de pakete" datorrelako, ondorioz Hotmail darabil posta elektronikoa darabilela jakin gabe, eta berdin MSNSpaces, Messenger-ek berak ahalbidetzen dizulako erabiltzea. Berdin MSNren argazkiak jasotzekoarekin eta MSk asmatuko dituen guztiekin.

Nork: erral.2006/02/09 10:20:52.345 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/erral

Nik gehiago esango nuke: zergatik erabiltzen du jendeak Windows birus itzel hori? Dendetan ere ia beste aukerarik ematen ez digutelako eta izugarrizko negozioa dagoelako, lizentziak direla eta ez direla. Jendeari oraindik Linux aipatu, eta gaitz batez ari ote zaren pentsatzen du (zelan azalduko diozu, ba, sistema eragile ezinhobea izateaz gain, euskaraz dagoela!). Topatzeko nago Microsoftek egindako produktu on bakar bat!

Nork: asel.2006/07/29 18:49:02.466 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak