Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/04 12:44:12.326 GMT+2

Kontzertu Bakartiak

img_jun_04_2005_46_21

Argiak itzaltzen ditut. Iluntasuna soilik daukat gelan, Display txiki batean argia soilik ikus dezaket, zenbakiak mugitzen dira, frekuentzia jakin batean. Berriro ere hasten dira zenbakiak ziklo berdina eginez, oraingoan pixkat lehenago amaitu dira. Musikaz gozatzen dut. Kontzertu txikia antolatu dut nire gela txikian, kontzertu txikia? Nik bakarrik nago baina oso ongi pasatzen ari naiz, izerditan blai. Ez da berdina areto bateko kontzertua eta gelakoa. Zuzeneko musikariak falta dira. Jendea falta da. Kea falta da. Botilak, botila txikiak 33 Cl.koak edo; berdeak marroiak. "La Broma de SSatán" eta "Paralisis Permanente"ren kontzertuan egon nintzen. Bakarrik. "Kuraia"koek ere abestiren bat jo zuten. Polita izan zen. Beti izango dut irtenbideren bat.

Nork: A29.2005/06/04 12:44:12.326 GMT+2
Etiketak: musika betiko rutina literatura | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Datorren kontzerturako deitu Kuraia berriro jotzen ba du ¡¡ ;)

Nork: Hades.2005/06/04 13:39:16.735 GMT+2
http://www.trueisfalse.net

Datorren kontzertua zuek nahi duzunean izan daiteke, argiak itzali, musika martxan jarri eta disfrutatzea soilik. Lasai hurrengoan abisua pasako dut. Hilaren 17an "Lobo Electrico" izango dugu, Leioan ni ziurrenik han egongo naiz, ez da "Kuraia" baina kontzertu on bat izan daiteke. Joan ala ez? Zuk aukeratu.

Nork: newton.2005/06/05 11:16:11.171 GMT+2
http://goiena.net/blogak/29A

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak