Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/08/02 15:38:42.683 GMT+2

Zuk Vodafone?

Azkenean aldatu dut mugikorra, kostata baina azkenean egin ditut egin beharreko paper guztiak. Lehenik Vodafone koekin kontratua egin, gero SMSa jaso mugikorrean portabilitatea martxan zegoela esateko, eta ondoren beste SMSa Movistarren partez ea benetakoa zen portabilitate desio hori eta horrela balitz zenbaki batera deitu. Bertan 5 minutuz solasean ibili beraien eskaintzak entzuten, azkenean esateko pentsatuta nuela ez nintzela beraiekin geldituko.
Ondoren anaiak deitu die, ea eskaintzarik edo egiten zioten bere mugikorra ez baitabil oso fin, azkenean egindako eskaintzak ez du konbentzitu eta berak, Nokia 6280 hartu du; nik aldiz Samsung Z150 bat. Argi dago anaiarena hobeto dagoela, baina nik ez nuen dirutzarik utzi nahi eta aukeratutakoarekin aski daukat.

Nork: A29.2006/08/02 15:38:42.683 GMT+2
Etiketak: betiko rutina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak