Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/26 12:41:44.970 GMT+2

BTX! Moskun

Azkenean ikusi genuen Berri Txarraken kontzertua Moskun, euria gogoz egin zuen arratsaldean hainbestekoa izan zen non Hondarribiko Sagardo 06 eguna bertan behera geratu zen, gauean ere zenbait euri malko egon ziren baina ez ziren nahikoak izan BTX!ekin bukatzeko.
Gaua nahiko azkar pasa zen, eta harritzekoa BTX! kontzertuan zein jende gaztea zegoen, akaso zahartzen hasi gara... baina ikusi nituen azkenaldian, Bilboko Kafe Antzokian jendea nagusiagoa zen, hala ere ez zen gaizki egon kontzertua.

Nork: A29.2006/06/26 12:41:44.970 GMT+2
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo:

Ez nuen kontzertua ikusi. Eguraldia ikusita etxeratu baikinen.

Dena dela, arratsaldean, soinu-frogaren garaian hantxe ibili ginen. Gizajoak musikariak eta teknikoak! Egiten zuen eguraldiarekin lanean aritu behar ere...

Noizbait ikusiko dut Berri Txarrak taldea. Enpin.

Nork: iturri.2006/06/26 22:06:41.080 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak