Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/04 12:42:11.006 GMT+2

BATZUEK

Batzuek negar egiten duten  bitartean beste batzuek irriak egiten dituztelako.
Batzuek besta ospatzen duten bitartean beste batzuek fabrikan orduak sartzen dituztelako.
Batzuek hondartzan dauden bitartean beste batzuek aterkia eskuan daramatelako.
Batzuek soilik.
Ziur nago pozik banago norbait haserre egongo dela, ziur nago haserre banago norbait pozik egongo dela.
Norbait hiltzen denean norbait jaiotzen delako, ziur nago.
Batzuek zerbait amaitutzat eman eta batzuek zerbaitetan hasi.
Batzuek soilik?

Nork: A29.2008/07/04 12:42:11.006 GMT+2
Etiketak: betiko-rutina literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/02 18:12:43.107 GMT+2

Eurokopa 2008 espainiarrentzat



Kostata baina behingoz futbolean ondo jokatu du Espainiak. Azkenean zerbait irabazi dute espainiarrek. Zorionak Xabi Alonsorentzat, ez dakit noraino iritsiko zaigun errealean ibili den jokalari hau baina argi dago puntako futbolean jarraituko duela.
Zorionak baita Palopi ere, finalean egindakoa oso polita izan baitzen. Ni ez naiz espainiako banderarekin kalez kale ibiliko ezta ez dakit nongo iturrian bustiko ere, baina pozten naiz ondo jokatzen zuen talde batek irabazi zuelako, merezi zuten. Oraingoan bai.

Nork: A29.2008/07/02 18:12:43.107 GMT+2
Etiketak: eurokopa futbol | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/19 23:13:55.102 GMT+2

IRUNGO JAIETAKO KONTZERTUAK



Informazio gehiago http://www.sonituselkartea.com

Nork: A29.2008/06/19 23:13:55.102 GMT+2
Etiketak: irun los-suaves lossuaves musika sonitus suaves | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/09 18:49:16.927 GMT+2

ERREALAK LANAK ONGI EGITEN BADITU

Datorren igandean 18:00tan jolastuko ditugu gure partiduak, bai gureak esaten ditut zere bihotza Eibarrekin nahiz Teneriferekin izango dugu Errealzaleok.

Oraintxe bertan ezinezkoa dugu gure kabuz lehen mailara igotzea, egin dezakegun gauza bakarra Anoetan irabaztea eta beste zelaietako emaitzak itxarotea; zergatik? Atzo 2 minutuetan irabazita zegoen partidu bat galdu zutelako; bai jokalariek zeren zaletuak une oro egon ziren taldea animatzen. Primerako zaletuak ditu Errealak.

Igandean Eibarrek Sporting izango du aurkari El Molinónen, Eibarrek irabaziz gero eta Errealak bere lanak ongi egin Primeran egongo ginatekeen. Baina Malaga Tenerife partida ere interesgarria da, Malagak irabaziko ez balu, alegia Tenerifek punturen bat kanariar irleetara eramaten badu, Erreala ere Primeran egongo da; hori bai Errealak berriro ere bere lanak ongi egiten baditu.

Zuek zer uste duzue? Nik argi daukat Primeran egongo garela, ez dakidana da lehen mailan hala zilarrezko mailan ...


Nork: A29.2008/06/09 18:49:16.927 GMT+2
Etiketak: real-sociedad erreala realsociedad | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/06/03 16:04:00.364 GMT+2

BAR MARIATCHI, GURE BIHOTZEAN

Egun batzuk dira berria jaso nuela, Mariatchi Taberna itxi egin dutela. Bartzelonako agintariek hil berri duten taberna dugu Mariatchi; bertan Bartzelonan bizi den milaka lagun egoten ziren, bost axola zuen argentinarra, frantziarra, italiarra, euskalduna edo ta bartzelonakoa izatea, guztien etxea zen Mariachi. Bertan Manu Chao, Tonino, Che Sudaka edo ta La Pegatina musikariak egoten ziren, lagun artean, familia bat izango balitz bezala; esaten dutenez gelditzen zen taberna mitikoa, prezio merkeak eta giro ezin hobea.
RadioChangon badute foru bat eta zenbait protesta antolatzen ari dira, akaso norbaitek lagundu nahiko balu... Nik behintzat berriro ere horrelako tabernaren bat irekiko den esperantza daukat, bertan egoteko gogoa baineukan.


Nork: A29.2008/06/03 16:04:00.364 GMT+2
Etiketak: che-sudaka mariachi barcelona manu-chao radiochango | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/31 12:35:55.735 GMT+2

VILLANUEVA ERREALEAN.

Badiola Errealera iritsi zenean fitxaketa dexente entzun genituen, hala nola, Crosas, Fran Merida, Marti, Victor, Zigic, Nacho , Villanueva etab.

Batzuk etorri dira beste batzuk ez; beste batzuk iristear daude. Gaur Anoetan jokatuko du Erreala U.D Salamancaren aurka, hasiera batean gaurko partidua ETBn ikusteko aukera genuen, baina badirudi Badiolak zelaia betetzeko asmotan ETBri ezezkoa eman diola. Ez dakit zelaia beteko den, baina aspaldiko partez etxera etorri naiz azterketa garaian eta Anoetara joango naiz, ea zer gertatzen den.

Amaitzeko Errealak jokalari berria fitxatu duela esan, Carlos Villanueva, 22 urteko txiletar gaztea.

Nork: A29.2008/05/31 12:35:55.735 GMT+2
Etiketak: villanueva real-sociedad badiola erreala realsociedad | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 11:46:35.274 GMT+2

KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON

Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.



Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.

Nork: A29.2008/05/26 11:46:35.274 GMT+2
Etiketak: kerobia kafeantzokia bilbo musika kafe-antzokia irratia com lauroba | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/25 16:33:44.138 GMT+2

DOWNLOAD FORZA

Atzo gertatutakoak asko harritu ninduen, bapatean segapotoa poltsikotik atera eta Download Forza azaltzen zen mezua ikusi nuen mugikorreko pantailan; teklaren bat sakatu eta ezer. Bateria kendu, jarri piztu eta ... berriro Download Forza. Orduan mugikorra itzaltzea erabaki nuen eta internet bidez zer izan litekeen bilatzeari ekin nion. Badirudi nire Samsung Z150 hilik dagoela, interneteko zenbait foruetan irakurri nuenez mezu hau mugikorra flasheatu dugunean agertzen da, baina nik ez nuen ezer egin poltsikoak soilik eramaten nuen. Zein gauza arraroak gertatzen diren. Hala ere denbora dexente iraun du mugikorrak, hemen idatzi bai nuen Vodafonerekin kontratua egin nuenean.

Gaur bertan beraien webgunean sartu eta nituen puntuekin, Nokia 5200 mugikorra aukeratu dut, ez dakit zenbat denbora itxaron beharko dudan segapoto berria eskuartean izateko, baina ezagutzen ditudan zenbait lagun ez dituzte arazo handirik izan Vodafoneren puntu zerbitzuekin :-). Norbaitek badu Nokia 5200 rik? Iritzirik? Esperientziarik?

Nork: A29.2008/05/25 16:33:44.138 GMT+2
Etiketak: nokia z150 nokia5200 vodafone samsung | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/23 09:14:26.452 GMT+2

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Orain Unibertsitateko ordenagailu gelan aurkitzen naiz. Orain Estatistika 2ko klasean egon beharko nuke. Ez zegoen inor klasean. Ez zegoen oharrik klasean. Badirudi klaserik ez zegoela. Ostirala eta goizeko 9:00tan ezertarako azaldu naiz Unibertsitatean. Orain azken kurtsotan gabiltzanok azterketak ditugu, klaseak amaituta, baina beste kurtsotakoek oraindik klaseak dituzte, Estadistika 2 esaterako.

Mila esker Riaño Sierra irakasleari, mila esker abisurik klasean ez jartzeagatik, mila esker e-mailik ez bidaltzeagatik, mila esker Deustuko Unibertsitatea hain handia egiteagatik, mila esker benetan.

Nork: A29.2008/05/23 09:14:26.452 GMT+2
Etiketak: ud unibertsitatea universidad-deusto deustu eside | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/05/10 12:53:24.033 GMT+2

BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09

Azkenean gure pixukidea Lyonera joango da, hurrengo urterako pixukide bila gabiltza. Zer egin dugu pixukide berri bat bilatzeko?

Jakina da internet bidez gauz asko egin daitezkela baina inoiz ez nuke pentsatuko pixu eta pixukideak bilatzeko zenbateko aukera dagoen Web 2.0 delakoarekin.

Lehenik eta behin, guk asuntu honetarako e-mail bat sortzea izan zen, horrela posible izango genuen pixukide guztiak pixukide berrien notiziak izatea, bestalde norberak bere etxetik asuntua nola zihoan ikusteko aukera izango zuen, eta denak parte hartzeko aukera izango genuen.

Baina nola iritsiko zaizkigu pixukide berrien emilioak sortu berri dugun kontura? Horretarako, LoQuo Bilbao bezalako zerbitzu bat erabiltzea erabaki genuen, bertan iragarkia jarri eta itxaron. Egunak pasata zenbait emilio jaso genituen, batzuk gure gustokoak eta beste batzuk ez; batzuek erantzuna jaso zuten. Baina frente gehiago ireki behar genituen, horrelaxe ikasten dugun Unibertsitate ezberdinetako kortxoetan iragarkiak jartzea erabaki genuen; norbaitek Uniko kortxoetan dagoera irakurtzen ahal du? Ez dakigu. Amaitzeko interneten bilatuz, EasyPisorekin topo egin dut, egia esan behar baldin badut ez dakit Bilbon zer moduz funtzionatuko duen, baina argi dago Bartzelona eta Madril bezalako hiri handietarako aukerak nahiko ugariak direla. Akaso itxarotea izango da, baina oraintxe bertan hurrengo ikasturteari begira 4 ikasleekin bizi garen pixuan 3 ikasle bizitzea oso garesti aterako litzaiguke, horregatik gabiltza Bilbon ikasten duen 4. baten bila.

Zer egingo dugu hurrengo urtean? Ikasle bat sartu, berriro ere pixuak ikusten hasi? Norbaitek kasualitatez etorri nahi izango balu, edo pixu bila baldin badabil utzi dezala hemen iruzkinen bat, edo bidal dezala emilioren bat, bertol (arroba) gmail( puntu) com era.

Nork: A29.2008/05/10 12:53:24.033 GMT+2
Etiketak: bilbo unibertsitatea ikasleak bilbao | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak