Katalunian egindako erreportaje hau ikusten egon naiz. Ordu erdi ingurukoa da, eta esaldi pila bat ditu zer pentsatua ematen dutenak. Ez nago denekin ados, baina askok jotzen dute bete-betean… pentsatu dut bideotik ateratzea. Klaro, nork esaten dituen-eta inportantea da eta horretarako egin klik kataluniako nahieran-en: TV3-ko alacarta-:
- Kataluniako unibertsitateko komunikazio zientzien fakultateko egunkari saltzailea bizi da gominolak eta litxarreriak saltzetik, ez egunerokoak saltzetik.
- Lehen 1.200 egunkari banatzen zituen banatzaileak orain 600 banatzen ditu.
- Janis Krums-en adibidea (hegazkina Hudson errekan ) aipatzen da nola argazki bat atera, Twitterrera bidali eta mundu guztian nola zabaldu zen.
- 9.000 milioi mobildun pertsonarekin ezin da lehiatu… moldatu beharko da kazetaritza egiteko modua.
- The Philaldephia Inquirer eta The daily news ERE bat aurkeztera heldu ziren.
- Kazetaritza egingo da baina ez papererako bakarrik: Internet, telebistarako, eskuko telefonoetarako, eta noizbait erlojuetarako edo datorrenerako egin beharko da kazetaritza.
- Ikerketa kazetaritza egitea gero eta zailagoa da, dirua neurtzen den honetan…
- Autoinkulpatu ere egin beharko lukete egunkariek…: 1993an egunkariek %11-ko irabaziak izaten zituzten, orain %23koak dira, baina ez direla nahikoa esaten dute.
- Kazetaritza enpresek ez dute jakin produktu erakargarriak eta errentagarriak egiten
- Interesgarria zer da? erreportaje landuak edo kazetari lan automatizatua? Kazetaritza automatizatua makinek egiten dute…
- Prekarietateak kalitatean eragiten du.
- Erredakzio ahulek ezin dute kazetari berezituetan inbertsiorik egin.
- Kazetariak orain libreago dira berez. Baina albisteak diktatu ahala idatzi edo ikerketa egiten da?
- Bigarren mailako bideetako kazetaritza interesatzen zait. Horrek du interesa
- Krisi ekonomikoaren aurrean eta errentagarritasun bila bazterrean geratzen da kazetaritzaren bokazio soziala? Ospitaleetan osasuna bazter uztea letxe da hori.
- Avui.cat-en lehenengo gauza egiten dutena da hedabide digitala eguneratu goizean goiz. Bera da irakurriena… (erreportaje honetan ez da esaten, baina EREan dago Hermes-ek erosi ostean)
- Argazkiak notizia dagoen lekutik bertatik bidaltzen ditu kazetariak eta telefonoz esan zer dagoen ikusten segituan sareratzeko. Azkartasuna ezinbestekoa da, txipa aldatu behar da.
- Kazetariak kamera erabiliz egiten du bideoa, baita papererako zein digitalerako.
- Kazetaritza notiziaren lekutik egiten da ez bulegotik.
- Kioskokoa baino audientzia handiagoak izaten dira digitaletan. Preparatuak egon behar gara horretarako.
- Interneteko egunkari arrakastatsu batek %3 edo %4ko margenak uzten ditu, paperekoak %30.
- Hanka bat Interneten eta bestea paperean izanda arrakala handitzen doa eta zabaltzen-zabaltzen joanda hankak zabaltzen doaz-eta…
- Copy-paste robotek egiten dute 233grados.com -en (papera erretzen den graduak dira 233) Ez dute horretan segundorik ere galtzen. Ez dute azken ordua lantzen. Algoritmoekin egiten dute hori. Informazio ezberdina ematera dedikatzen dira errekurtso guztiak
- Biziraungo dugu ezagutu ditugun mantxeta barik, ez dago arazorik. Gazteenei zer esaten diote “El Mundo” edo “El país” markek? Guri baino askoz gutxiago. Orain sare sozialetan gomendatutakoa irakurtzen dugu…
- Eyeos-en argi diote: sare sozialetatik heltzen gara hedabideetara. Notizia guztiak daude sarean. Erronka da gustuko ditudan sei horietara heltzea. Gomendioak parte inportante dira horretarako.
- Googlek hierarkizatzen ditu notiziak… makinak egiten du lana. Batzuek deformazio efektiboa deitzen diote.
- Ordenatzea izango da kazetaritzaren etorkizuna, mentalki ordenatzea.
- Arrakastetako bat blogak izaten jarraitzen dute. Notizia gertatzen den lekutik elikatzen direnak… Pertsonalagoak dira, libreagoak.
- Google Espainiako ordezkariak dio Googlen indexatuta egonda jende gehiago heltzen dela hedabide horretara. Murdoc-ek ez du google alde batera utzi.
- Gai batekin hilabeteak eta hilabeteak egon naiz ikertzen, baina hori, gaur egun, ezin da egin...
- Galdera garrantzitsua ez da “eta orain egunkariak?” galdera garrantzitsua da “orain kazetaritza?” eta erantzuna da bai, orain kazetaritza!
- Soitu.es Dena desordenatua eta likidatzen
daude, mahaiak eta aulkiak saltzen… audientzia handia zuten, baina…Akabo.
**Esteher Llauradó eta Quico Concellón-en erreportajetik atera ditut esaldiok.



Idatzi artikulu bat