To azalaren pantailazo bat. Eta noski, goiena.net berrituan nabigatzeko aukera oraintxetik.

Bueno, onena izango da goiena.net-era bertara egitea kilik... Baina berritasun handiena marka bateratuan dago. Goiena deituko dira gure produktu guztiak. Desagertuko da GOITB, desagertu GOIENKARIA... eta lekua lagako zaio papereko GOIENA-ri, Interneteko GOIENA-ri, eta GOIENA telebistari. Izan ere, gure irakurle-ikusle-entzuleak horien batura dira eta edukia ere jende berak sortzen du hedabide ezberdinetarako.
Gaur bertan telebistan dekoratu berriak, eduki berriak... eta paperean ere berritasunak dezente: irudi berritua, kolore korporatibo berria, eduki ezberdinak...
Ia asmatzen dugun aldaketokin. Nik badut esperantza.



Erantzunak
Nork: Txatxilipurdi Elkartea.2010/11/11 16:59:28.494 GMT+1