Bergara
San Viator txikiko ikasleek Goiena bisitatu dute
Arrasateko Arizmendi San Viator txikiko 46 ikaslek bisitatu dituzte Goienako Bergarako egoitza.
Arrasateko Arizmendi San Viator txikiko 46 ikaslek bisitatu dituzte Goienako Bergarako egoitza. Komunikabideak ikasten ari dira eta horregatik bisitatu dute Goienako egoitza. Martitzenean Goienak Arrasaten duen egoitza bisitatu zuten Telebista, Arrasate Irratia eta Goiena.net nola egiten diren jakin zuten, eta gaur Goienkaria nola egin eta banatzen den jakin dute.
Arrasateko Arizmendi San Viator txikiko ikasleak azalpenak entzuten. Argazkia handitu
