Bergara
Usoa Agirre
2007/10/23 17:00
Meza andinoa egingo dute Santa Marinan
Eguenean, hilaren 25ean, izango da meza, 19:00etan. Peruko Takillakkta musika taldeak hartuko du parte eta mezan zehar hainbat kantu eskainiko dituzte. Juan Kruz Mendizabal Santa Marinako parrokoak sinestun edo sinesgabe direnak gonbidatu ditu mezara. Arrasate irratian egindako elkarrizketa entzun dezakezue hemen.
Takillakkta talde katolikoa. Argazkia handitu
