Bergara

Maider Arregi 2008/05/14 14:43

Mendi bizikleta zeharkaldian izena emateko epea zabalik

Dokumentu Akzioak

Mundumira jaialdiarekin batera hainbat kirol jarduera ospatuko dira. Horietako bat, mendi bizikleta txangoa izango da. Lokatza Ziklismo Eskolak, Mundumirak eta Kirol Zerbitzuak antolatua dute. Helmugan ekintza inportanteak egingo dira eta Mundumirarekin bat egingo du.

Ekainaren 7an, zapatuan, 16:00etan egingo da mendi bizikleta zeharkaldia. Zeharkaldi ez-lehiakorra da. Gehienez 250 lagunek parte hartu dezakete. Hemen izena emateko formularioa eta ibilbidea.

Ibilbidea

Bergara - Gorla - Irukurutzeta - Karakate - Soraluze - Bergara. Guztira 44 Km inguru.

Irteera. Ordua eta lekua

Irteera ekainaren 7an, zapatuan, 16:00etan izango da, Bergarako Agorrosin kirol-gunetik.

Helmuga

Proban zehar hainbat erakusketa, musika eta abar egongo dira. Proba bukatutakoan, marka babesleek lagatako materialaren zozketa izango da. 19:30ean, BTT Euskadik "Euskadiko BTT zentroak" proiektua aurkeztuko du.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Mendi bizikleta zeharkaldian izena emateko epea zabalik

Bizikleta zeharkaldiko kartela Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak