Bergara
Eguneko giroa indartu nahian hainbat ekitaldi antolatu dituzte
Berrikuntza asko prestatu ditu Txosnetako batzordeak aurtengo jaietarako. Eguneko giroa indartzeko asmoz, egitarau zabala prestatu du. "Parte hartzean oinarritutako giro euskalduna eta abertzalea bilatzen duenak txosnetara joan behar du". Bideberriko txosna gunea egubakoitzean zabalduko dute, Bitorianatxoren jaitsieraren ondoren. Zapaturako, berriz, Amnistia Eguna prestatu du. Bazkaria errekuperatu dute berriro.
Domekan, Independentzia Eguna izango da. Arratsaldean, murala margotuko dute; antzerkia ikusteko aukera ere izango da. Astelehenean, bestalde, Euskararen Eguna izango da; martitzenean, berriz, Hezkuntza Eskubideen Eguna ospatuko dute.
Edalontzi birziklatuak
Aurten, lehen aldiz, edalontzi birziklatuak erabiliko dituzte txosnetan. Euro bat balioko du bakoitzak.
Argazkian, txosna batzordekoek astelehenean egin zuten aurkezpenean. Argazkia handitu