Bergara
Egileor bertsolari ezaguna hil da
Jesus Alberdi Egileor bertsolaria hil zen atzo Bergaran, 77 urte zituela, bihotzekoak jota. Elosu auzoko Egileor baserrian jaio zen 1931ko urtarrilaren 5ean. Bergaran bizi zen aspaldi, eta denboraldi luzeak egiten zituen baserrian.
Ahots berezia zuen bertsolaria, hiztun ona, umore onekoa eta jendearekin berriketan egitea gustuko zuena. Han eta hemen kantatu zituen bertsoak 1950etik; San Martzialgo erromerian ez zuen hutsik egiten. Urtean 80 saio egitera iritsi zen. Bertsolaritzan, Lizasok, Lazkanok, Agirrek eta Gorrotxategik asko lagundu ziotela esaten zuen.
Egileor-en aldeko hileta-elizkizuna gaur, astelehena, izango da, Santa Marina parrokian, 19:00etan.
Jesus Alberdi 'Egileor' Argazkia handitu
