Bergara

Edu Mendibil 2008/03/07 11:35

Bixente Ibarguren hil da Argentinan

Dokumentu Akzioak

Bixente Ibarguren Argentinan hil zen joan den astelehenean, martxoaren 3an, 81 urte zituela. Zaldumendi baserrikoa, 1951n joan zen Argentinara, 25 urterekin. La Plata hiriko Euskal Etxeko presidentea izan zen urtetan.

Argentinan zuen osaba baten bitartez joan zen Bixente Ibarguren La Plata hirira. Soraluzen ikasitako ofizioarekin metalezko eraikuntzan hasi zen lanean, 1998an erretiratu zen arte. 1963. urtean Maria Zarranz-ekin, Marucha-rekin, ezkondu zen eta seme-alabarik izan ez zuten arren, familiarrez eta lagunez inguratuta ederto bizi zela esaten zuen Ibargurenek: “Argentinara etorri nintzen egunetik nire bigarren etxea izan da La Platako Euskal Etxea. Gure ohiturei eusteko eta lagunekin elkartzeko leku ederra da”, esan zigun 2002ko urrian egindako elkarrizketa baten. Hain zuzen ere, Bixente Ibarguren La Platako Euskal Etxeko presidentea izan zen urtetan. Euskal enbaxadore paregabea izan zen. 2004an Etorkin Kutun izendatu zuten La Platan.

Bixente Ibargurenen aldeko meza izango da bihar, zapatua, Bergarako Santa Marina elizan, 19:00etan.

Hemen Argentinako prentsan azaldutako albiste bat eta beste hainbat lotura interesgarri:

 

Euskalkultura

Euskosare

Iñaki Aramaio kazetaria

 

 

 

EDU MENDIBILi zuzendutako eskutitza.

JAIONE IBARGUREN — 2008/03/07 18:18
Eskerrik asko, Bixente Ibargurenen familiaren partez, egin duzun artikulua dela eta. Igor Basaurik deitu zidan esateko zela egin behar zenuan artikulua, eta oso gustora ikusi dugu euki dozun detallia.
Une goiben honetan, asko eskertu dogu.
Bergarako, Bixente Ibargurenen familia.

Jaione.

Besarkata bar Argentinatik

Iñaki Aramayo Bilbao — 2008/03/07 19:45
Argentinatik besarkada handi bat didali nahi diet Zaldun mendiko guztiei, baita Bergarako lagun guztiei ere. Bai zuek bai guk pertsona maitagarri bat galdu dugu Bixente hiltzean.
BIxente Argentinan hil da baino eduki izan zuen merezi zuen azken omenaldia eduki du, La Platako euskal etxe aurrean, Ikurrina aurrean eta hemengo lagunok "Agur jaunak" abesten.
Bixente joan da, baino bere Bergara maitiaren zati bat utzi digu.
Bixente gogoan izango zaitugu. Goian Bego.
Zure semebitxia, Iñakitxu

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Bixente Ibarguren hil da Argentinan

Bixente Ibarguren eta Marucha, 2000. urteko apirilean, La Platako etxean. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak