Bergara

Txomin Madina 2007/11/20 20:33

Abenduaren 3an Euskararen Eguna egingo dute

Dokumentu Akzioak

Berba elkarteak antolatuta, euskara planak abiarazi dituzten herriko 6 enpresa omenduko dituzte.


Duela lau urte sortu zen Berba, Bergarako Euskaltzaleen Bilgunea, eta aurten laugarrengo aldiz Euskararen Eguna antolatuko dute.

Hainbat lan ildo abiarazi ditut berbak sortu zenetik, eta orain lantegiek euskararen inguruan egiten dituzten ekintzak aztertzen dabiltza. Lan mundukoak izango dira gainera, aurten euskararen egunean omenduko dituztenak.

Euskararen Egunerako egitarau zabala antolatu dute. Hala, 17:30etik 18:30era, haurrendako jolasak egongo dira Munibe plazan, eta 19:00etan hasera emango zaio Aroztegi aretoan egingo den  ekitaldi nagusiari. Bertan, lehen aipatu bezala, euskara planak martxan jarri dituzten herriko enpresak omenduko dituzte, 6 denera: Arcelor, Soraluze, Gkn-Lazpiur, Lazpiur, FIT Automocion eta Geyser Gastech. Ondoren, Bergaran euskararen egoera zein den aztertuko dute, eta jaiari amaiera emateko, luntxa egingo dute.

Honetaz gainera, herriko ikastetxeek ere beste hainbat ekintza antolatu dituzte Euskararen Egunerako.

Berbatik, egun horretako ekintzetan parte hartzekoa gonbita luzatu nahi diete bergarar guztiei, baita hemendik aurrera antolatuko dituzten ekintzetarako ere.


Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak